Gernika-Lumo - Populazio hazkunde arineko gunea izanda, Gernika-Lumoko Santa Luzia auzoak badu eraikin eraberritua, bertokoen aisialdirako balioagarria izango dena. Auzunea hobe-tzearekin batera, eskola zaharretan kultur ekipamendu berria egokitu du Udalak. 290 metro koadrokoa, bi solairutan banatuta, “biztanleei zuzendutako” eraikina hobetu dute.

“Bertan askotariko ekimenak eta jarduerak egin ahal izango dituzte” Santa Luziako bizilagunek, hala nola erakusketak, hi-tzaldiak eta tailerrak adingabeentzat eta helduen-tzako”. Guztira 63.534 euroko aurrekontua izan du proiektuak. Gaineratu dutenez, “bi hilabeteko epean altzari berriak izango” dituela aurretau dute.

Santa Luziako urbanizazioa inguratzen duen parkea “udalerriko birika berde nagusietako bat da, eta guztira 15.800 metro karratu lur hartzen ditu”. Arlo honen berrantolaketa azken eurteetako egindako inbertsiorik esanguratsuenetakoa izan zen, 680.000 euroko gastua ekarri zuelarik. “Aisialdirako gune hau hainbat erabileratarako da, eta hainbat ekipamendu ditu, hala nola karrejo bat, haurrentzako jolasgune bat, ermita bat eta komun publikoak”. - I. F.