Gernika-Lumo - Orain dela hiru urteko euskararen erabileraren kale neurketak datu esanguratsua eskaini zuen. Gernika-Lumoko ikastetxeetako inguruan umeen %70ak euskara erabiltzen zuen; baina portzentaje horrek beheraka egiten zuen kalean, %52ra arte zehazki. Egoera honi konponbidea ipini nahian, hausnarketa talde bat osatu eta ekinean jarri zen Euskara Saila, 2016an. Eta hausnarketa horretatik jaio zen Kalean Olgetan izenburupeko ekimena, aurtengoan ere egingo dena. Bost eta 12 urte bitarteko haurrei eta euren gurasoei zuzendutakoa, “jolastokietan haurren artean eta haurrek gurasoekin dituzten harremanetan euskararen erabilera areagotzea” du jomuga.

Neurri berean zen kezkagarria ikusi zuten “haurrak bakarrik” zeudenean erabilerak zuen jaitsiera bsduela,25 puntu gutxiago kalean ikastetxean baino. 2016an egin zuen Urdaibai Rugby Elkarteak (URE) proposamena -esperientzia pilotoa izan zena lehen urtean-, eta erantzun positiboa izan duela esan daiteke, bere hirugarren edizioa beteko duelako. Orduan sortu zuten lan-taldea, URE, Kultur Etxeko zuzendaria, Gazteen Informazio Bulegoko arduraduna, Gazteria arloko zinego-tzia, Euskara zinegotzia eta Euskara Zerbitzuaren menpe. Aste honetan eman zaio hasiera programari eta abenduaren 6ra arte izango da zabalik. Astean hiru egunetan zehar San Juan Ibarra, San Kristobal plaza eta Pasealekuan ezarriko da kanpaina. Asteazken, ostegun eta ostiralean egingo dute, arratsaldez 17:00etatik 19:00etara. Bertaratzen direnek baliabideak izango dituzte eskuragarri euskaraz aritzeko. “Kutxa ibiltari handi bat, jolas tresna eta talde-jolaserako euskarriz beterik, megafonia girotzeko eta bi begirale, talde-jolasak dinamizatu, jolas-tresnak eskaini eta haurrekin zein gurasoekin harreman zuzena lantzeko?”. Eta baita gurasoen partaidetza zuzena lantzeko euskarriak ere. Euskara Sailak 6.000 euroko diru kopurua eskainiko diola gaineratu dute Gernika-Lumoko Udaletik.

esperientzia positiboa 27 egunetan zabalduko da Kalean Olgetan ekimena. Euskara Sailetik zehaztu dutenez, “aurreko bi urteetan izandako esperientzia guztiz positiboa kontuan, 2019an eutsi egin zaio”. Iragan den edizioaren analisiaren arabera, “egun bakoi-tzean partaide izan ziren batezbesteko haurren kopurua 100 batekoa izan zen, lekuaren eta egunaren araberako datuak aldakorrak izanik”. Beraz, kontuan hartuta hiru tokitan garatu zela eta astean 300 haur zirela partaide, “eta horietatik demagun 40 bat haur leku desberdinetara mugitu zirela, 260koa izan zen partaide kopuru garbia astean, hau da, xede taldearen %32,5. Guretzat oso arrakastatsua balorazio kuantitatibo hau, horri gehitzen badiogu 8 astetan zehar mantendu zela dinamika hori”. Azterketak koalitatiboa egiteko, hala ere, “euskararen erabilerari buruz egingo den neurketari zain geratu behar” direla azaldu dute.