GErnika-Lumo - Azken lau udaroko hitzorduari eutsiko diete Gernika-Lumoko merkatariek. Zehazki, aurten eraberrituta datorren udako azokari, Summer Market deritzonari. Abuztuaren 1etik 3ra izango den ekimenak “erakarpen bereziak” dakartzala azaldu dute Gernikako Merkatari Elkartetik, “kale animazioa, haurrentzeko ekintzak, gastronomia eta herriko establezimendu ugarien eskaintza bereziak barne”. Orotariko 30 establezimendutik gora “udako denboraldia zarratuko dute deskontu handiekaz”, gaineratu dutenez.

Udako azoka honek merkataritza, eskaintza ludikoa eta aisialdia batzen dauz, Gernika-Lumoko zein eskualdeko edota beste eskualdeetako publikoa erakartzea bilatuz. “Gernikako merkataritzaren birtuteak bere kalitatea eta dibertsitatea dira. Geure dendek eta zerbitzuek bizia emoten deutse herriari eta uda garai ezinhobea da herriko merkataritzaren jarduera geure kaleetan isladatzeko. Eskaintza zabala, profesionala, hurbila eta bizirik dagoena”, nabarmendu dabe Gernikako Merkatari Elkartekoek (GME).

“Irudi freskoa eta eskaintza freskagarriarekin, Gernika Summer Marketa Gernika-Lumoko merkatari-tzaren zuzeneko promozioa egiteko GMEko estrategiaren barruan dago”. Kokatuko den guneari buruz, berriz, udalerriaren erdigunean izango dela esan beharra daho. “Ocho de enero eta Domingo Alegria plazako erdiguneko kaleak izango dira aire zabalean egiten dan azoka honen agertokia”. Bertan, bezeroek deskontu itzelak aurkituko dabez. Azokaren ordutegia ostegunean eta ostiralean 10:00etatik 20:00etara izango da eta larunbat goizean goizez baino ez dira izango, 10:00etatik 14:00etara arte. “Euria izanezkero azoka azoka Artekaleko arkupeetan izango” dela gaineratu dute.

“Eskaintza zabala eta anitza izango da: gizon, emakume, gazte eta umeen moda, haurtxoentzako artikuluak, dekorazioa, merzeria, drogeria, lurrindegiak, osagarriak, zapatak, altzariak edota publizitatea”, zehaztu dutenez. Ekintzei dagokinenez, bestetik, herriko kaleak animatzeko haninbat jarduera izango dira. “Horrela, herriko ostalariek promozio ezberdinekin kolaboratuko dute ekimenean. Musikak be giroa alaituko dau Jazz Latino taldeagaz Domingo Alegria plazan eguenean eta Gaztelu Fanfarreagaz ostiralean”. Umeentzako tailerrak izango dira San Juan Ibarra plazan Txitatoki Urdaibai Zirko Eskolaren eskutik. Ostegun eta ostiralean, bestetik, 11:30etatik 13:30etara eta 18:00etatik 20:00etara. Ostiralean, azkenik, “Gernika-Lumoko Gargantua izango da Pablo Picasso kalean umeen gozamenerako”.

Zuzendaritza berria Hauxe da GMEko zuzendaritza berriak antolatu duen lehen ekimen berezia. Presidente berriaren postua Lanpyme Aholkularitzako Gaizka Muniategik hartu du eta lantaldean Beñat Bonilla (Fotos Bonilla Bascolor), Joana Orue (Joana) eta Miren Garay (Nueva Europa SL) dira. Auzune bakoitzeko ordezkariei dagokienez, Errenteriatik, Nerea Solís (Nere Sustraiak Loradenda); Ibarratik, Francisco Dàquisto (Nautica Colimbo); Saraspetik, Alazne Barrio (Josten Lentzeria); Erdigunetik, Olga Galarza (Fermin Berria); eta San Kristobal Plazatik, Roke Butrón (Algelek) dira batzordean.