GERNIKA-LUMO. Aurten Gernikako Merkatari Elkartuko 30 establezimendutik gora udako denboraldia itxiko dute deskontu handiekin “Gernika Summer Market”-aren laugarren edizioan. Udako azoka honek merkataritza, eskaintza ludikoa eta aisialdia batzen ditu, Gernika-Lumoko zein eskualdeko edota beste eskualdeetako publikoa erakartzea bilatuz. “Gernikako merkataritzaren birtuteak bere kalitatea eta dibertsitatea dira. Geure dendek eta zerbitzuek bizia emoten deutse herriari eta uda garai ezinhobea da herriko merkataritzaren jarduera geure kaleetan isladatzeko. Eskaintza zabala, profesionala, hurbila eta bizirik dagoena”, nabarmendu dute Gernikako Merkatari Elkartukoek.

Irudi freskoa eta eskaintza freskagarriagaz “Gernika Summer Market”a Gernika-Lumoko merkataritzaren zuzeneko promozioa egiteko GMEko estrategiaren barruan dago. Ocho de enero eta Domingo Alegria plazako erdiguneko kaleak izango dira aire zabalean egiten dan azoka honen agertokia. Bertan, bezeroek deskontu itzelak aurkituko dabez. Azokaren ordutegia eguenean eta barikuan 10:00etatik 20:00etara izango da eta zapatu goizean (10:00etatik 14:00etara). Euria izanezkero azoka azoka Artekaleko arkupeetan izango da. Barriro be, eskaintza zabala eta anitza izango da: gizon, emakume, gazte eta umeen moda, haurtxoentzako artikuluak, dekorazioa, merzeria, drogeria, lurrindegiak, osagarriak, zapatak, altzariak edota publizitatea.

Gernikako Merkatari Elkartuak bere udako outlet-an erabilera askoko gune zabala eskeintzen dau, erosketak egiten diren bitartean herriko kaleak animatzeko jardueren eskaintza handiagaz. Horrela, herriko ostalariek promozio ezberdinekaz kolaboratuko dabe ekimenean. Musikak be giroa alaituko dau Jazz Latino taldeagaz Domingo Alegria plazan eguenean eta Gaztelu Fanfarreagaz barikuan. Haurrentzako tailerrak izango dira San Juan Ibarra plazan “Txitatoki Urdaibai Zirko Eskola”ren eskutik. Eguen eta barikuen, 11:30etatik 13:30etara eta 18:00etatik 20:00etara. Barikuan, Gernika-Lumoko Gargantua izango da Pablo Picasso kalean umeen gozamenerako.

Azokan parte hartuko daben establezimenduak honakoak dira: Drogueria Amutio, Josten, Fermin Oinetakoak, Maria Luisa Lurrindegia, Boutique Fans, Hizer Studio, Nautica Colimbo, Kikaren Munduan, Gissela, Marlei, Duka, Umeak, Selene, Euskal Souvenirs, Zapatería Pausoka, Joana, Bikebi, Mononoke, Parafarmacia Ekhilore, Maran irudia, Los chicos, Mikel Altzariak, Nere Sustraiak Lora denda, Perfumeria Bego & Nerea, Fermin Berria, Arrobagreen, Duna, Lentzeria Dusi Dusi, Jolly Roger e Iranai, Adela Garteiz, LV Salón Nails eta Nardo Estética.

Kolaboratzen daben ostalariak honakoak dira: Etxarte, Bake Eder, Auzokoa, Mil Kolorau, Omago Txiki, Plazakoa, Basurde Rugby Taberna, Hiru Saku, Azules, Endika, Arkupe, Boliña El Viejo, Estanco, Hotel Boliña, Arribaltza, Legoie, Hontza, Arriza, Omago, Ares eta Bertiz. Gainera, FoodTruck-ak egongo dira, sukaldaritza mugikorra edota jatetxe-kamioak, bertan “Kemekomo” Txileko janaria ahal izango da dastatu eta pizzak, calzzones, gofreak eta krepeak eskeiniko dira “Gelati”n.

GMEko Zuzendaritza Batzorde berria

Zuzendaritza Batzorde barriak antolatzen dauen lehen ekitaldia da hau. Zuzendaritza Batzordearen presidente barria Lanpyme Aholkularitzako Gaizka Muniategi da apirilatik. Lantaldea honela dago osatuta: Beñat Bonilla (Fotos Bonilla Bascolor), Joana Orue (Joana) eta Miren Garay (Nueva Europa SL); eta auzo bakoitzeko ordezkari bat. Errenteriatik, Nerea Solís (Nere Sustraiak Loradenda); Ibarratik, Francisco Dàquisto (Nautica Colimbo); Saraspetik, Alazne Barrio (Josten Lentzeria); Erdigunetik, Olga Galarza (Fermin Berria); eta San Kristobal Plazatik, Roke Butrón (Algelek)

Lantalde barriak Elkarteak jarraitutako ildo berean lan egiten dau, ostalariak eta merkatarien arteko eta Gernika-Lumoko auzoen arteko sinergiak sortzearena, hain zuzen be. Zentzu honetan, auzoen merkataritza eta ostalaritza dinamizatzeko ekimen baten lan egiten dihardute, herriko merkataritza sustatzearen dinamikaren barne.

GMEk Gernika-Lumoko garapen sozio-ekonomikoaren alde egiten dau, denda txikiak, ostalaritza eta zerbitzu enpresak dinamizatuz eta hauei prestigioa ematen. Horretarako, asoziazionismoa sustatzeko eta erakunde ezberdinen artean kolaborazioak zein sinergiak sortzeko aukera gisa hartzen dabez ekimenak. Zentzu honetan, Nafarroako Rural Kutxagaz kolaborazio dinamika mantentzen dau, Gernika Txartela sortu eta zabalduz, eta Pasealekuko Txapelketa bezalako ekimenetan batera lagunduz. Txapelketa honetan GMEk Nafarroako Rural Kutxaren ekarpen ekonomikoagaz, Facebook-en bitarteko kiniela bat antolatu du. Kiniela horretan partaideek txapelketaren kirol modalitate bakoitzeko irabazleak nortzuk izango diren aukeratzen dabe. Kirol modalitate bakoitzean emaitzarik gehien asmatzen dauen partehartzaileak elkarteko dendetan gastatzeko 100 euroko opari txartela eskuratuko du. Kinielaren partehartzaile guztien artean beste opari txartela bat zozketatuko da. Sari hauek Pasealekuan bananduko dira Pasealekuko Txapelketaren irabazleen sari-banaketaren egunean.