LEKEITIO. “Lau egunetan izandako eguraldi onak jarduera guztiak normaltasun osoz garatzea ahalbidetu” zuelako ere, pozik agertu ziren antolatzaileak. Arte alorrari dagokionez, programazio ofizialak denetariko ikusikizunak ekarri ditu; horietako bat berezia oso. Lekittoko Deabruakek herriko kaleak su eta argiz bete zituen jai pirotekniko erraldoia izan zen. Baina Kalekak baditu beste bi lan-ildo. Lehena, sormenari atxikita, Kaleka Scratch delakoa. “Sekzioak eskaintzen duen lan espazioak sendotzen jarrai-tzen du eta aurten garapenean dauden bost lan ikusi ahal izan ditugu bere barnean”. Esperimentazio espazioen estreinaldiak “harrera oso ona izan du ikusleen aldetik”. Alde batetik, Truca Rec kolektiboa izan zen Kaleka Egin gunea eskaintzearen arduraduna. Kairós espazioari dagokionez, aurtengoan estrainatutakoa, “10 hilabete eta bost urte bitartekoentzat bideratutako joko eta esperientzia onuragarriez horni-tzeko gunea eskaini du. “Bi espazioak jaialdiko egun guztietako goiz eta arratsaldeetan egon ziren irekita, non milaka ume, gazte eta gurasoa izan ziren”, zehaztgu dutenez.

Antolatzaileek “azpimarratzekotzat” jo dute herriko kultur elkarteekin egindakokolaborazioek Kalekaren garapenean indar handia hartzen ari direla”. Azkenik, jaialdiak agur ez diola diote, “izan ere Kalekaz Blai sekzioak, jaialdiaren ekintza-markoaren barruan sustatzen diren jarduerak, urtean zehar testuinguru lokalean jarraipena edukitzea bultzatzen jarraituko du”.