Bermeo - Sailez sail, “Bermeoko Udalak eta bere organismo autonomoek eskaintza zabala eskainiko dute ikastetxeentzako datorren ikasturterako”. Hala adierazi dute Udaleko bozeramaileek, hezkuntza zentroetako arduradunei duten programa eskaintza azaldu ondoren. “Guztira, bederatzi bloke definitu dira eta bakoitzak bere ekintza eta programa propioak izango ditu”, zehaztu dutenez.

Gizarte Ongizaterako Udal Patronatua (GOUP); Kirol Patronatua; eta Kultura eta Hezkuntza, Euskara, Gazteria, Berdintasuna, Turismo, Merkataritza eta Behargintza, Urigintza, Obrak eta Ingurumena eta Antolakuntza eta Teknologia Barriak sailak dira ikastetxeentzako programak eskaintzen dituztenak. Hala, “ekintza eta programa hauek helburu jakin batzuk lortzeko garatuko dira. Jarraian, bederatzi blokeak eta bakoitzaren helburuak, lerro nagusietan”.

Sailez sail dagokionez, eta Aritz Abaroa alkateak eta ikastetxeetako langile eta arduradunekin bildu ostean, ekintza programatu dira. Horrela, Gizarte eta Ongizaterako Udal Patronatuaren xede nagusia “adin txikikoak babestea heldutasun prozesuak dakartzan arrisku egoerei aurre egiteko estrategiak” erakutea izango da. Kirol Patronatuk, bestetik, aisialdian kirola sustatzea eta ikasleak kirol jarduerarekin sentsibilizatzea du helmuga. “Ikasle guztiek igeriketan ikasteko eta heziketa fisikorako hezkuntza egoki bat izateko aukera eskaintzea ere oso garrantzitsua da”, zehaztu dutenez.

Bermeoko “ohiturak susta-tzea eta herriaren kultura bultzatzea da sail honek bere ekintza eta jardueretarako markatu dituen helburu nagusiak” Kultura eta Hezkuntza sailetik; eta Euskara Sailak, berriz, “ume eta gazteen artean euskararen erabilera indartzea, hizkuntza erabiltzeko aukerak ugaritzea eta euskararekiko atxikimendua handitzea dute helburu. Gainera, ikastetxeen normalkuntza planak indartu nahi dira. Azkenik, etxeetan hizkuntzaren transmisioa bultzatzeko ekintzak ere aurreikusten dira”.

beste sailak Gazteria Sailaren arloan drogen menpekotasuna ekiditeko, adikzioei aurre har-tzeko, ohitura osasungarriak bultzatzeko eta gazteei laguntza eta informazioa eskaintzeko hainbat ekimen eta jarduera definitu dira, besteak beste. Berdintasunari dagokionez, “gizarte-balio gisa aitortzeko ekimenak egingo dira. Gainera, berdintasunaren gaineko hainbat sentsibilizazio kanpaina ere antolatuko dira”.

Azkenik, Turismo, Merkataritza eta Behargintza, Urigintza, Obrak eta Ingurumena eta Antolakuntza eta Teknologia Barriak sailek be programak garatuko dituzte. Lehenaren kasuan, “ondarea ezagutarazteko programak egingo dira ikasturtean zehar”; bigarrenean, jasangarritasunaren garrantzia azpimarratzeko sentsibilizazio ekimenak egingo dira, eta azkenik, hirugarrenean “ikastetxeei elektronikoki tramitatzeko aukerak eskaini, aurkeztu eta martxan jartzeko erraztasunak eman” nahi zaizkie.