Bermeo - Atzotik hasi da martxan Bermeon ezarritako hondakin organikoen batze sistema. Guztira 1.500 erabiltzaile inguru izatea espero dute Bermeoko Udaleko arduradunek. “Ekimena abian jarri eta txartelak eskatzeko epea zabaldu zenean, herritarrek bikain erantzun zuten”, zehaztu dutenez, baina iragarpen hori beteko duen epea jarri dute martxan. Udalerriko hiru gune definituta, datozen bi asteotan edukiontziak jasotzeko epea xabaldu berri dute.

“Berhazen bulegoan astelehenean bertan hasiko dira txartelak banatzen. Herritarrek berea jaso ahal izango dute, betiere beren egunak errespetatuz. Txartela hartutakoan, edukiontziak erabili ahal izango” direla gaineratu dute Udaleko bozeramaileek. Guneei dagozkienez A, B eta C delakoak zehaztu dira. Lehenak industrigunea, eta eediguneko kaleak hartuko ditu, Atalde, Bizkaiko Jaurerria edota Zubiaur tar Keparen tarte nagusiena, besteak beste; bigarrenak Alde Zaharra eta inguruko kaleak hartuko ditu; et hirugarrenak, azkenik, Txibitxiaga edo Zarragoitxi bezalako guneak hartuko ditu. Lehenego guneko bizilagunek uztailaren 15etik 20ra jaso ahal izango dituzte edukiontzi marroiak zabaldu ahal izateko txartelak; B guneko biztanleak, uztailaren 23tik 27ra, eta C gunekoak, uztailaren 29tik abuztuaren 3ra.

pausu handia “Bermeoko Udalaren helburu estrategikoetako bat da udalerri zaindu eta garbi bat izatea. Helburu honekin jarri zen martxan hondakin organikoen edukiontziaren ekimena”, azalarazio dutenenez. Hala, “ingurumena zaintzea eta Bermeo jasangarri eta txukun bat izatea guztion ardura izanik, Udalaren zeregina da honetarako baliabideak jartzea. Bada, pausu handi bat emango da zentzu honetan”, Bestetik, herritarrek “edozein edukiontzi erabili ahal izango dute, guneak kontutan hartu gabe eta inolako ordutegirik gabe”. Izan ere, “Udalaren helburua da edukiontziak erabiltzeko erraztasunak ematea. Izena eman ez duenak, hala ere, aukera dauka nahi duenean bere txartela eskatzeko”. - I. Fradua