Gernika-Lumo - Aspaldiko gudari berriz ekin zioten Urdaibaiko Biosfera Erreserbakn lan egiten duten erakundeak, hainbat metodologia ezberdin probatu ostean. Espezie inbaditzaileak gero eta ugariago dira gure erreka-ertzetan, bertako landaredia lekuz kanpo utziz eta biodibertsitateari kalte nabarmenak eraginez. Hori dela eta Ojka ibaiaren ingurua lehenera-tzeko lanetan ari dira egunotan Gernika-Lumoko Udaletik. “Espezie eraso-tzaileak kentzen, Arabietako zubia eta Bekoibarra saihesbidearen artean” ari dira lanean burubelarri, zehazki.

“Ekosistema naturalak kontserbatzeko eta baso-berritzeko, hain kaltegarriak diren espezien ugaltzea ekidin gura da kanpaina honekin”, Udaleko bozeramaileek zehaztu dutenez. Horrela, “har-tzen ari diren neurriak hurrengo hauek dira: cortadería selloana delakoa (Pampako luma-erratza) 155 ale erabat kendu; arundo donax (kanaberadia) landarez josita dagoen 150 metro karratu baino gehiagoko arloa garbitu, kimu berriak ateratzeko aukera murritz dadin, duen lurrazpiko enborra behin eta berriro kenduta; etab buddleja davidii (tximeleten arbola) deritzon ale bat kentzeko jarduketak” egiten ari dira egunotan.

Lanok ingurunea biziberritzea dute helburua, bertako landarediari tokia eginez. Baia hauxe ez da Oka ingurunean lanean ari diren lehen aldia. Iragan den martxoan iragari zituen Udalak mota honetako lanak, kasu honetan espezie inbaditzaileak ken-tzeaz gain, bertako espezieak lehenetsi zituzten. Sasitsak ken-tzeaz gain, orduantxe 300 inguru espezie landatu zituzten, biodibertsitateari so eginez ingurunea biziberritzeko. Besteak beste, hurrondoak, haritzak, madariondoak, , intsusak, lizarrak edota gorostiak jarri zituzten.

Plan berezia Urrats berria emango dute, oraingoan. Lanok Gernika-Lumoko Paisaiaren Ekintza Planaren barne dira, guztira Oka ibaiarren inguruetako 30.000 metro koadrotan planteiatu ziren ekintzen barne, errekaren hegaletan, kilometro bateko hedaduran. 2017an onartua, 29 neurri ditu bere baitan, udalerriko hainbat lekutan. Oka ibaia da garrztitsuenetarakoa, eta oraingo ekimenez gain, etorkizunearen ere lanean arituko direla zehaztu dute udal arduradunek. - I. Fradua