Imanol Fradua

BErmeo - Irabaztera ohitu direla ematen baduen ere, Irkus Lopez de Abetxuko eatarrak, Lander Aurrekoetxea bermeotarrak eta Jon Mikel Bikandi durangarrak “poztasunez” hartu dute iragan den igandean irabazitako Euskal Herraiko urpeko arrantza lehiaketa. Azken lau urteetan postu bera errepikatu dute Bermeoko Izaro Sub taldeko urpekariek. Baina garaipenaz haratago, “egindako ahaleginaren” fruituak jasotzea izan dute sari nagusia. Bost ordu eman zituzten lanean, eta beste hainbat txapelketarako prestakuntza lanetan Armintza inguruko kostaldean, lehia ospatu zen ingurunean. Espezie desberdinetako 22 arrain harrapatu zituzten orotara, lehen postua lortzeko nahikoak izan zirenak. Aipamen berezia badute, orain dela hiru urte hil zen “Joseba Kerejetarentzako”, munduko txapeldun izan zena. “Beti dugu gogoan”, gaineragu dutenez.

Txapela baino, egindako lanaz gozamen handiagoa jaso dute Bikandik, Aurrekoetxeak eta Lopez de Abetxukok. Azken honek garbi adierazten du. “Irabazle izateaz baino, egunaz gozatu genuen; txapelketaz gain, ezagutzen dugun jende askorekin denbora elkarbanatzeko aukera izan genuelako”. Izan ere urpeko arrantzak “estrategia” beharrezko tresna du, aldez aurretik ingurunea jakitea. “Non aritzen zaren -lehiaketaren kasuan Bakiotik Gorlizeraino heltzen zen arrantza gunea-, zein sakoneratan, aurretik prestatu duzun, aldez aurretik arraina non dagoen badakizun, itsasoaren egoera zakarra edo ona den... faktore askoren menpe gaude. Eta guri dena atera zitzaigun alde”. Hala ere, prestaketa lana oso garrantzitsua izateaz aparte, “prestaketa fisikoa” be ezinbestekoa da Izaro Sub klubeko ordezkarientzat, batez ere arnasketari dagokionez. Txzapelketa oxigeno-botila barik egiten da, norberaren birikien laguntzaz soilik. “Itsasoan ez gabiltzanean, piszina edo korrika egiten dugu. Baina gakoa itsasoan aritzea da”, zehazten duenez. “22 eta 10 metro arteko sakoneran aritu ginen”, dio eatarrak, lehiaketan laguntzaile lanak egin zituenak, zodiak gainean. Urte asko darama-tzate hirurek urpeko arrantzan eta pilatutako esperientzia hori ere klabeetako bat izan liteke: Bikandiren kasuan, “txapelketa indibidualak irabazitakoa da. “Nibel askotxo egoten da txapelketetan”, dio, “baina egia esan gustora aritu ginen”.

Hamabi talde izan ziren guztira urpean. Itsaso barea, “nahiz eta Bikandi eta Aurrekoetxea hobeto aritzen diren itsas zakarretan”. Lehiaketaren “arauak ondo betetzeaz arduratzen diren komisarioak” ere han izan ziren, ikuskari moduan. Baina Armintzan txapela egokituta, hurrengo urratsa Mallorcara joatez izan leike, Mediterraneoko uretan ospatuko en estatuko txapelketara. “Irailean egingo da. Galizian egitekoa zen, baina azkenean han izango da”. Hirukoetak ez du argi joatea posible izango duten. “Klubak beti laguntzen digu, baina hara goazen ikusi beharko dugu”. Iazkoan Kadizen aritu ziren, “esperientzia polita” izan zena.

Segurtasuna Hondarribi edota Orioko bezalako uretan askotan izaten dira Lopez de Abetxuko, ingurukoetan ere. “Urdaibai aldean txoko politak badaude, gustoko ditudanak”, dio eatarrak. Beti ere, “segurtasuna” ezinbestekoa dela aipatzen du, uda partean urpeko arrantzan ari-tzea arriskutsuagoa suertatzen baden ere. “Zuhur-tziaz jokatu behar da”. Izaro Sub taldeak “urpean ari-tzen garenon elkargune” izanik, baditu bere txapeldunak. Eta “afizioa sortarazten” jarraituko dute argi eta garbi diote.