Bermeo - Bermeoko Andra Mari eta Santa Eufemia jaietako kartel lehiaketara aurkezteko epea zabalik da. “Bermeoko jaietako adierazle” izan beharko iren lanak ekainaren 19ra arte jasoko dira eta, urterokoari jarraiki, “irabazlea aukeratzeko prozesua herritarrei zabalduko zaie modu bitan: Gizarte eta Kultura Etxean jarriko den kutxan botoa emanez edo internet bidez”. Irabazleak 600 euro poltsikoratuko dituela azaldu dute.

Lanak Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxean aurkeztuko dira, izenburuarekin eta egilearen sinadura barik. Bada, kartel proposamenak “izenburu bera daraman gutun-azal itxi batean” sartu beharko dira, egilearen datuak adieraziko dira”. Lanek derigorrez 50x70 cm-koak izan behar dira, “gura den beste kolore eta edozein teknika erabiliz”. Azkenik, “euskarri gogor bati lotuta edo euskarri informatikoan (CD edo pen drive batean) aurkeztu ahal izango da”, hiru digitalizazioekin desberdinekin.

Ohikoa den legez, epaimahai batek aukeratuko ditu finalistak, eta horien lanak iksugai ziango dira ekainaren 25etik uztailaren 4ra bai on-line eta baita Gizarte eta Kultura Etxean. “Sari bakarra egongo da, 600 eurokoa. Lehieketaren oinarriak www.bermeo.eus web gunean daude ikusgai. - I. F.