Gernika-Lumo - Etorkizuneko zesta-puntaren izarrak izan litezkeen zestalari gazteek hitzordu garran-tzitsua izango dute datorren igandetik aurrera Gernika-Lumoko Jai Alai frontoian. Zesta Punta eskolen arteko Topaketan batuko dira Eusal Herriko zazpi herrialdeetatik etorritako 50 pelotari gazte inguru, kiniela amerikarraren formatoan hainbat partida jokatzeko.

Gernika Jai-Alai Zesta-punta Eskolak laugarrenez antolatuko du eskolen arteko Topaketa hau. Parte hartzaileei dagokienez, “Iparralde, Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegotik etorritako sei eta hamazazpi urte bitarteko gazteak izango dira nor baino nor. Hala, Bidart (Iparraldetik), Zumaia, Hondarribia, Beotibar (Tolosa), Donostia eta Mutriku (Gipuzkoatik), Gasteiz (Arabatik) eta Noain, Cabanillas eta Berriozargo (Nafarroatik zestalariak arituko dira, gernikarrez gain. Ekainean zehar egingo den lehiaketak hala ere, beste jomuga batzuk ere baditu. “Elkar ezagutu, partidak jokatu eta pelota modalitate honek etorkizuna baduela aldarrikatzeko helburuarekin” antolatzen dute Gernikako taldeko arduradunek”. “Bi asteburutan jokatuko dira partidak”, gaineratu dutenez. Izan ere ekainaren 16an , igandean, jubenilen txanda izango da; eta ekainaren 22 eta 23an, larunbat eta igandean, alebinak, infantilak eta kadeteak kantxaratuko dira.

“Jai-Alai frontoi ospetsuan jokatuko dira partida guztiak, denak ohiko formatoan 6 eta 10 urteko gaztetxoek salbu, hauek kiniela amerikar erara jokatuko baitute”, GernikaLumo zesta eskolatika zaldu dutenez. Eta atsadenik ez da izango, “partidak goiz eta arratsaldez jokatuko” baitira. Ikusleei dagokienez, doako sarrera izango dutela jakinarazi dute. - I. Fradua