TREBETASUN teknologikoak garatzea helburu duen egistamo batekin bat egin du Markina-Xemeingo BeraKruz ikastolak. Izan ere, hezkuntza zentroko DBH2ko ikasleak GreenpowerIberia izeneko elkarte batek sortutako auto elektrikoen Kidskitcar proiektuaren baitan parte hartzen ari dira, F24 kategoriako autoekin. Autoak diseinatu eta eraiki dute azken ikasturtean zehar, datorren larunbat goizean udalerriko kaleetan barrena ikusi ahalko direnak, Bizkaiko beste ikastetxe batzuetako bederatzi taldek osatutako berebilekin batera BeraKruz Urban Race izenburupeko lasterketan.

Hezkuntza lau gurpilen gainean, lasterketak ikasleen trebezia erakutsiko du. Baina, batez ere, beste balore batzuk tranmititzen ditu. Markinako ikastetxetik zehaztu dutenez, proiektu honen ardatzetako bat elkarlana da. “Horrela, ikasle, irakasle eta gurasoek proiektuan aktiboki parte hartzen dute Steam konpetentziak (zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematika), ingurumenarekiko kontzientzia eta talde-lana uztartuz”. Hala da ere, adibidez, finantzaketaren arloan; izan ere “proiektua aurrera atera ahal izateko, ikasleek finantzaketa bilatu behar izan dute eskualdeko enpresa eta erakundeetan”. Edota marketinaren arloa ere landu dute “proiektu honen bitartez, ikasleak izan baitira taldeen logotipoak, kamiseten diseinua eta karrozeriaren diseinua sortu dituztenak”.

Ikasle markinarrek aukera izan dute eurek eraikirako autoekin Nafarroako Los Arcos zirkuituan ari-tzeko. Eta ez dira txarto ibili, hiru sarirekin bueltatu baitziren etxera. Hala ere, latrunbat honetan etxean ibiltzeko parada izango dute, BeraKruz Urban Race deituriko lasterketan, “ikasle, irakasle, guraso, enpresaerakunde babesleen laguntzaz”. “Agustin Deuna kaletik gorantz joango dira eta Xemein etorbidea zeharkatuz, Ikastola aurretik igaroz berriz ere ibilbidea burutuko dute auto elektrikoek”. Guztira 11 talde arituko dira nor baino nor: Gaztelueta ikastetxeko bost talde , Jesuitinak ikastetxeko bi, Somorrostro ikastetxeko taldea, guraso eta ikasle ohiek sortutako GPZ talde independientea eta BeraKruzeko bi talde, BKI Racing eta BK Speed Masters hain zuzen.

Ordutegia Larunbat goizean ez da atsedenaldirik izango BeraKruz ikastetxeko ikasleentzako. 10:00etatik 11:30etara “autoen azterketa teknikoak egingo dituzte, Tate eta Caixa bitartean jarriko dituzten karpetan”. Zelaiaren behekaldea ere lasterketan zehar pit-stopak egiteko erabiliko dute gidari eta taldeek. Bestetik, “11:30etatik 12:15etara, autoen errendimendu frogak egingo dituzte pistan. 12:30etan lasterketari hasiera emango diote, eta 14:00ak aldera bukatuko da. Sari banaketa 15:00etan ospatuko da”, azaldu dutenez.