Markina-Xemein - Lea-Artibaiko Amankomunazgoak Lekeitioko, Ondarroako eta Markina-Xemeingo eguneko zentruekin hi-tzarmena sinatu berri du, 65 urtetik gora dituzten eta mendekotasun-arriskua edo I. graduko mendekotasuna duten pertsonei behar bezalako arreta emateko. Astelehenetik ostiralera eskainiko da zerbitzua onuradunentzat, “egunean bost orduz 9:00etatik 14:00etara Ondarroan eta Lekeition, Markina-Xemeinen 10:00etatik 15:00etara”, zehaztu dutenez.

Gizarte-bazterketako egoerak konpentsatzea, pertsonen autonomiari eusten laguntzea eta ohiko bizi-ingurunean jarraitzen eta gizarteratzen laguntzea dira Amankomunazgoaren eskumenaren oinarriak, eta baita helburuak ere. Lehen gradukoa mendekotasunik arinena bada ere, baliabide horren bitartez, Amankomunazgoak “pertsona horiei arreta emateko premia espezifikoekin lotutako intentsitate txikiko laguntza eskaintzen zaie”. Emango zaizkien zerbitzuei dagokienez, eskualdeko zerbitzu sozialek informazioa, jarraipenaren balorazioa, lagun egite soziala, gizarte eta hezkun-tza-arloko eta arlo psikosozialeko esku-hartzea eta garraio egokitua dira nagusienak. Bestalde, mantenua eta higiene pertsonala ere osagarriak izango dira. Arretari dagokionez, “estimulazioa edo errehabilitazioa lantzeko esku-hartzea” ere barne izango da, “eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak egiteko gaitasunak estimulatzeko jarduerak eta ariketa errazak” behar dutenen esku jarriz.

Bi urteko epea Lekeitio, Markina-Xemein zein Ondarroako zentrok emandako zerbitzuak Amankomunazgoak ordainduko ditu, hitzarmenaren arabera. Azalarazi duten moduan, “prezioa hilero ordainduko da, dagokion faktura Lea Artibai Amankomunazgoan aurkeztu ondoren. Ordainketa banku transferentzia bidez egingo da faktura onetsi eta 30 eguneko epean, erakundeko presidentetzaren oniri-tziarekin”. Bestetik, adostutako akordioak bi urteko epea izango du. Hala ere “bi luzapen egin ahal izango dira, eta horietako bakoi-tza gehienez urtebetekoa izango da. Hala, kontratuaren eta bere luzapenen gehienezko epea lau urtekoa izango da”.