Lekeitio - Musika eskolako lau pareten artean baino, hobe da “musika kalera ateratzea”. Proposamen horrekin, eta Musikaiak egiten duen lana herritarrei ezagutarazi ahal izateko, biharkoan Lekeitioko Musika Eskolaren festa ospatuko dute biharkoan, Independentziaren plazan zehazki, eta arratsaldeko 17.30etik hasita.

Kalejira, musika talde eta koral desberdinen emanaldiak eta txokolatada ospatuko dituzte, Musika Eskolatik hasita eta Independentziaren plazaraino egingo duten kalejiraren ostean. Hasieran 30 bat ikasle izanda, Musikaia orain de la bost urte jaio zen Lekeition eta hazkunde nabarmena izan du. Gaur egun 340 ikasle eta 11 irakaslek osa-tzen dute, eta datorren irailertik aurrera Lekeitioko Gaztegunean izango dute etorkizunerako txoko bakarra. “Egunero egiten dugun lana plazaratu ahal izateko” egingo dute Musikaia Eguna, musika ikastetxetik zehaztu dutenez.

Musikaia Egunaren muina Lekeitioko plazan izango da, bertan arituko baitira musika tailerretan parte hartzen duten musikarek, koral txikian eta gaztean aritzen direnek eta baita nagusiagoak biltzen dituen Kantakai koralak ere. “Euskal musika tradizionalaren kantez osatutako errepertorioa jorratuko dute”, nahiz eta zenbait pieza garaikidek ere tokia izango dute. Besteak beste, Sorotan Bele edota Maixa eta Ixiarren kantak izango dira en-tzungai.

“Gure helburua Musika Eskola kalera ateratzea da, lekeitiarrei gure lana erakusteko”, azaldu dutenez. Eskolako arduradunen hitzetan, “urtean zehar hainbat emanaldi egiten ditugu, baina ohikoena espazio itxietan egitea da. Musikaia Egunak kalera ateratzen gaitu”. “Eskola osatzen dugunok, gurasoek eta lekeitiarrek” partekatzen duten eguna dela nabarmendu dute. Hala ere, eta euria egingo balu, “kalejira zein emanaldia bertan behera geratuko dira, eta txokolatada Kontziponean egingo dugu”. Beraun 18:00etan izango da. I. Fraduama