Lekeitio - Udalak Mugikortasun eta Hiritartasun laguntzaileen lan poltsa handitzeko bigarren hautaketa prozesua hasi berri du Lekeitioko Udalak. Aldi baterako langileen premiak estaltzeko helburua du deialdiak, “gehien bat uda sasoian, lau hilabete gutxi gora behera”. Prozesuak oposizio-lehiaketa tankera izango du.

Udarako langileek “herriko ibilgailuen eta oinezkoen arteko trafiko jarioa errazteaz aparte, aparkatzeko gune berdeak eta udal ordenantzak betearazteko begirale lanak egingo dituzte”, Udaletik zehaztu dutenez. “Lanpostuaren lansari gordina hileko 1.821 eurokoa” izango dela azaldu dute. bestetik, deialdi honetatik sortzen den zerrendak ere iraunaldi beraizango du: 2020ra arte iraungo du eta luzatu ahal izango da, urtez urte, gehienezbeste bi urte (guztira gehienez lau urteko iraunaldia).

Agiriak aurkezteko epea ireki berri da, “eta halan egongo da apirilaren 1eko 14.00ak arte”, jakinarazi dutenez. Interesatuek dokumentazio guztia Lekeitioko Udaleko bulego orokorretan aurkeztu beharko dute. Lan poltsaren oinarriak Udaleko bulego orokorrean www.lekeitio.eus-en daude eskuragarri. - I. F.