RANKISMO garaiari amaiera eman aurretik kalean Foruko dantzariak. 1969 urtea zen, aro latza, baina Urdaibai Dantza Taldeak euskal folklorea kalera ateratze konpromiso irmoa zuen. Eta baita ibilbide oparoa egiteko ere, herri txiki bateko hainbat belaunaldi uztartuz eta kultur arloan lan eginez. Busturialdeko dantzaren historiaren atal garrantzitsu, eta askotan aitzindari ere, 2019an bete zituzten urrezko ezteiak. Horretarako programa berezia eratu zuten, hainbat hitzordu jositakoa. berezia izan zen, oso urteurrena, baina 2020ak inork espero ez zitekeen egoerak sortarazi zituen, koronabirusa dela medio. Eta forutarrak egoera honetara moldatu beharra izan zuten. Txarrenaren aurrean, onena atera zuten.

Ederto moldatu ere. Izan ere, herritik bolo-bolo ibili zen bideoak prestatu zituzten, non herri dantzan agertzen zirenen. Herria, eta Urdaibai Dantza Taldeko partaideak, konfinamendu garaian forutarrei animoak emanez. Sare sozialak izan ziren kanale apropos euren mezurako. “Zerbait egin behar zela uste genuen, sikieran jendeari animo pixka trasmititu”. Dantza bizitasuna den heinean, poztasuna azalaratzea, erritmoa eta bizipoza, taldea hala egiten saiatu zen. “Jende askok ikusi zuen bideoa, eta gu pozik!. Esperiantzia oso polita izan zen, gainera hainbat dantzarik parte hartu zuten eta gu pozez beteta”, dio taldeko partaide den Jesus Irazabalek. “Berriro plazara irtetzeko gogoz, ahal dugunean behintzat”, elkartea burubelarri dabil lanean hala izateko. Asko izan dira bertan behera utzitako hitzorduak -jaiak, Foruko hainbat auzunetan egiten dituzten emanaldiak, adibidez-, baina forutarrak gogoz dira ohiko egunerokotasunari berriz tinko eusteko. Kulturak Euskal Herriaren nortasunari egiten dion ekarpena mantentzeko konpromisoa hartu dute, dantzaren bitartez.

Hala adierazi zuten euren sare sozialetan. Gogoa egon badagoela. DEIA Hemendikek Markina-Xemeingo Esperantza aretoan emandako sariak hauspoa emango diela. Hala izan daitela. Lehendabizi, egoeraren zailtasunaz jardun zuten. “Azken hilabeteak bereziki zailak izan dira gizartearentzat. Pandemia batek egunerokotasuna aldatu du, baina herritarren aurpegi solidarioena ere nabarmendu du. Konfinamenduak etxean egotera behartu zuen eta ezin izan zuen kalean kulturaz gozatu”. Egoera hori, hala ere, “ez da arazo izan herritarrek Urdaibai Dantza Taldearen dantzez gozatzeko; izan ere, sare sozialetara jo zuten kultura egunik gogorrenak jasateko aliatua zela erakutsiz. Hori dela eta, Urdaibai Dantza Taldea aukeratu dute aurtengo saria jasotzeko Kostaldean”. “Eskerrik asko lan egin duten guztiei, beraientzako da bereziki sari hau”.

Eta aipatu zutenagaitik, mende erdian izandako ibilbideak ez du etenik izango,nahiz eta pandemiak egoera asko zaildu duen. Oraindik ere zailtasunak dirau, baina aurre egingo diete. “Sare sozialetatik lehen bait lehen” nahi dute “atera”, kaleetan euren folklorea erakutsiz. “Folklorea bizirik mantentzea. Bigarren olatu hau susperraldirantzako galga” izatea nahi dute. Dantzan egiten duen herria inoiz ez da hilko, dio esaldi famatu batek. Eta Urdaibadi Dantza Taldeak bere egin du errefraua. Eta, hala izanik, Foru, Urdaibai, Bizkaia eta Euskal Herria ez dira inoiz hilko.