Creadores de mascarillas en Ugao-Miraballes

Lan eta lan, egoera latzen kontra...

19.10.2020 | 08:15
Laguntza ezberdinak prestatu dituzte hilabete hauetan zehar.

Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkarteak denetarik egin du herritarrei laguntzeko asmoz

Gelditu gabe egon dira, orduak eta egunak begiratu gabe, covid-19ak eragindako egoera askoren kontra borrokatzen. Denetarik egin dute horretarako eta egoera zailen kontra, borrokatzen duten esperientzia, oso lagungarria izan da ibilbide horretan. Alarma egoera hasi zenean, "gure baliabide guztiak jarri genituen lanean. Azken hilabeteak inflexio-puntua izan dira GBGEn, eta unerik erabakigarrienetako bat", azaldu dute. Lehenengo ekimena adinekoei laguntzea izan zen, hainbat arrazoirengatik (arrisku-kolektiboa, kutsatzearen beldurra...). Erosketak egin, farmaziako medikamentuak erosi eta eraman€ lan asko izan zuten, eta GBGEko eta beste erakunde batzuetako 260 boluntariok hartu zuten parte. "Horrek laguntza oso azkar helaraztea ahalbidetu zuen. Boluntarioek larrialdiari eman dioten erantzuna funtsezkoa izan da". Beste lan bat Gandasegi eta Urreta ikastetxeetako haurrei ikasgeletan utzitako eskola-materiala helaraztea izan zen. Baita elikagaien banaketarekin jarraitzea, "hilero 300 pertsona artatzen genituen eta orain 600 inguru dira, eskaerak asko igo direlako hilabete hauetan".

Gero, ibilgailuak desinfektatzeko programa martxan jarri zuten. "34 egunetan 7.820 ibilgailu desinfektatu ziren" Galdakaoko sarreretan. Egin dituzten beste lan batzuk "adingabeentzako ibilaldi bat Arantxille presatik, Eudelek emandako 5.000 maskaren banaketa (Galdakaoko eta bere auzoetako autobus-geltokietan), telefono bidezko laguntza eskaini Galdakaoko Udaleko gizarte-zerbitzuekin lankidetzan€ izan dira. Baina GBGE-ko boluntarioak ez dira geldituko, eta proiektu berri bat prestatzen dabiltza.
 

Adinekoentzako laguntza


Adineko pertsonak "lehentasun bat izan dira eta izango dira gure jardueretan, eta, une honetan, are gehiago". Pandemiaren ondorioetako bat, mota guztietako tresna informatikoak erabiltzea izan da, "lehen pertsonalki edo telefonoz egin ohi ziren izapideak eta kontsultak egin ahal izateko". Konfinamendu berri baten aurrean, eguneroko egoeretara zabalduko litzateke, "hala nola senide bati bideo-deia egitea, erosketak on line egitea...". "Adineko pertsona asko ez dira erraz moldatzen arlo horretan, eta horregatik laguntza eman behar zaiela argi daukagu. Bestalde, astean pare bat bisita egitea funtsezkoa iruditzen zaigu, izan dugun konfinamendu osoko edo partzialeko egoerei lotutako deskonexio soziala saihesteko", azpimarratu dute. Horretarako, boluntarioek laguntza ematen dute Whatsapp eta beste sare sozial batzuk erabiltzen ikasteko, izapide elektronikoak egiteko (bonu sozialak, Ogasuneko kudeaketak, hitzordu medikoak, etab.), emozioak kudeatzeko eta, ahal den neurrian, bakardade-egoerak saihesteko, besteak beste.