Sestaoko Udalak inbertsio garrantzitsua egingo du kirol-dirulaguntzetarako. Konkretuki, 55.788 euroko aurrekontua bideratuko du, Kirolen Udal Zerbitzuen bitartez, hau da, Sestao Kirolaken bitartez, 2020. eta 2021. urteetarako, baita 2019-2020 eta 2020-2021 denboraldietarako ere dirulaguntzen deialdia egiteko.

Deialdi honen xedea da kirolaren eremuan Sestaoko Udalaren esku-hartzea osatu eta/edo ordezkatzen duten programak eta jarduerak sustatu nahiz garatzea.

Ildo horri eutsiz, diruz lagun daitezke Sestaon egoitza nagusia duten kirol-elkarteek eta udalerriko banako kirolariek garatutako jarduerak.

Edizio honetan azpimarragarriena da egindako kreditu-aldaketa, programak udal-aurrekontuan esleituta zuen hasierako partida % 40 gehitzeko. Hala, deialdian azkeneko bi ekitaldiak sartu dira.

Modu horretan, Udalak 2019ko urritik pandemia zela eta txapelketa guztiak eten ziren 2020ko martxora ekintzak egin zituzten klubei sarituko die. Horiek ezin izan zuten dirulaguntzarik eskatu, joan den urtean Udalak erabaki baitzuen deialdia ez argitaratzea eta hain une latzetan lehentasunezko gastuei erantzutea.

Proposamenak baloratzeko aintzat hartuko dira hurrengo irizpide hauek: kirola sustatzeko jarduerak garatzea, kirol-elkarteak dituen kirolari federatuen kopurua, erakundeak Kirolen Udal Zerbitzuaren ekimenetan lankidetza, kirol-instalazioen erabilera, euskararen erabilera, bazterketa-arrisku handiena duten herritarren sektoreak gizarteratzeko kirol-programa edo -jardueren garapena eta, azkenik, klubak dituen emakume kirolarien ehunekoa.