Barakaldoko Udalak udalerriko 210 langabe kontratatu ahal izango ditu, Toki Garapenerako Agentziako Enplegu Arloak 2022an martxan jarriko dituen enplegu planei esker. Sail horretako zinegotzi Juan Antonio Pizarrok enplegu planen nondik norakoak azaldu egin ditu.

Kontratazioak burutu ahal izateko, 2,7 milioi euro inbertituko dira. Kopuru horren zatirik handiena -ia 2,4 milioi-, Idoia Mendia zuzendari duen Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak jarriko du, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren bitartez.

Bi plan desberdinetan ¿ Enplegu Plana eta Gazte Enplegurako Plana -banatuta dago ekimena, Pizarrok adierazi duenez, eta haren bidez 160 pertsona kontratatuko ditu zuzenean Inguraldek 4 eta 8 bitarteko alditan, bai eta laguntzak emango ere enpresei gutxi gorabehera 50 bat lagun kontratatzeko.

Guztira, 68 proiektu desberdin garatuko dira; horietatik, 63, Enplegua Sustatzeko Ekintzetarako, eta beste bostak, berriz, Gazte Enplegurako Planerako. "Pandemiak eragindako krisiaren ondorengo ekonomia berroneratzeko garaian bagaude ere bete-betean, enplegua sortzeko ahalegina egiten jarraitu behar dugu. Ez dugu inor atzean uzterik. Horrelako ekimenen bidez, langabezian diren barakaldarren laneratzea bultzatzen dugu, eta, batez ere, zailtasunak dituzten kolektiboena, esate baterako, gazteena", esan du Juan Antonio Pizarrok.

Bi dira planon bidez Pizarrok zuzentzen duen Arloak iritsi nahi dituen helburuak: alde batetik, bereziki egoera ahulean dauden kolektiboei lanbide- eta enplegu-aukerak eskainiko dizkiegu, eta, bestetik, pertsona horiek Barakaldorako onura publikoko eta gizarte-intereseko jardueretan aritzea lortuko dugu".

Proiektuak hautatzea, diseinatzea eta, ondoren, kontratazioak garatzea udaleko departamentuen eta hirian lan egiten duten izaera publikoko erakunde autonomoen arteko komunikazio- eta lankidetza-prozesu luze baten emaitza da, eta horrek erakundeen arteko koordinazio-ahalegina eskatzen du, kudeaketa publikoaren ia esparru osoa inplikatzen duena.

PROIEKTU BERRIAK

Juan Antonio Pizarrok adierazi duenez, "deialdi honetan proiektu berriak eta jarduera publikoko esparru berriak sartu nahi izan ditugu, eta, horrela, erakundeen arteko koordinazio ildo berriak ere hasi dira". Alde horretatik, jarduketa-ildo berriak nabarmendu ditu Enplegu Arloko zinegotziak ingurumenaren, adinekoen, hezkuntzaren eta herritarren segurtasunaren alorretan.