BARAKALDO. Uda garaian etxebizitzetan lapurretak eta bestelako delituak gehitu ohi dira. Hori dela eta, Barakaldoko Udaleko Babes Zibileko arloak lapurretak eta ebasketak saihesteko aholkuak zabaldu nahi izan ditu herritarren artean. Ángel Madrazo zinegotziak delitu horiek prebenitzeko nola jokatu behar den azaldu egin du.

Hain zuzen ere, Madrazok zenbait jarraibide eman ditu oporretan hutsik gera daitezkeen etxebizitzetako lapurretak prebenitzeko, bai eta deskuiduan egindako ebasketak prebenitzeko ere; izan ere, gaizkileek jendeak banketxeetatik dirua ateratzen duenean aprobetxatzen dute, eta hori areagotu egiten da garai honetan.

"Ohikoa da lapurreta horietan espezializatutako gaizkileek banketxeen barrualdea zaintzea eta adineko pertsonak aukeratzea, bakarrik daudenak eta dirua atera dutenak, deskuidua aprobetxatuz, etxerako bidean dirua lapurtzeko", gogorarazi du Herritarren Segurtasuneko eta Babes Zibileko zinegotziak.

Ángel Madrazok azaldu duenez, biktima hautatu ondoren, gaizkileek jarraitu egiten diote harik eta une egokia aurkitu arte biktimarengana hurbiltzeko, edozein aitzakiaz baliatuta. Edozein galdera erabiltzen dute biktima distraitzeko. "Kasu askotan, gaizkileek etxeraino jarraitzen diete biktimei, eta atarira edo igogailura sartzeko unea aprobetxatzen dute dirua lapurtzeko".

Ebasketa horiek saihesteko, garrantzitsua da banketxetik irten baino lehen dirua barruko poltsikoan gordetzea, ezaguna ez den norbaitek distraitzeko egin dezakeen edozein ekintza ekiditea, eta, batez ere, atarira sartu aurretik begiratzea, inguruan susmagarriren bat ote dagoen ikusteko. Azkenik, ez da igogailuan igo behar eraikinekoa ez den inorekin, eta beharrezkotzat joz gero, ataritik irten eta gero sartu.

Era berean, Madrazok adierazi du, ahal denean, komeni dela adineko pertsonak familiakoekin edo auzokideekin joatea dirua ateratzeko kudeaketak egitera: "hori da gaizkileak uxatzeko modurik eraginkorrena".

ETXEBIZITZETAKO ISTRIPU-ARRISKUAK ERE SAIHESTEA

Halaber, Angel Madrazok honako aholku hauek eman ditu etxebizitzetako lapurretak prebenitzeko eta istripu-arriskuak saihesteko:

  • Atea eta leihoak ondo ixtea, batez ere erraz sartzeko moduan daudenak, kokatuta dauden altueragatik.
  • 'Stand-by' egoeran kontsumoak dituzten aparatuen ur, gas eta deskonexio elektrikoak moztea. Horrela arriskuak saihestuko dira tentsio-igoeraren bat gertatzen bada.
  • Kontuz ibili sare sozialetan oporrei buruzko datuak ematerakoan.
  • Telefono finkoa mugikorrera desbideratzea edo bolumena jaistea, etxebizitza barruan soinua etengabe jotzea saihestuz.
  • Senideren bat edo lagunen bat bi edo hiru egunetik behin etxera joatea pertsianak irekitzera, korrespondentzia jasotzera eta arropa eskegi eta jasotzera, etxebizitza hutsik dagoela ikus ez dezaten.

Aholku erraz horiez gain, Madrazok gogorarazi du komenigarria dela herritarrek auzokideen etxebizitzetan antzeman dezaketen edozein mugimendu susmagarri Udaltzaingoari jakinaraztea. "Etxebizitza bat okupatzeko saiakerak 'in fraganti' harrapatuz gero, etxebizitzan ezin izango da bizilekua ezarri eta titularrei legezko ekintzak erraztuko dizkie", gaineratu du.

Zinegotziak azpimarratu du oso garrantzitsua dela delitugileek etxebizitzaren sarrerak eta irteerak kontrolatzeko, ateetan jartzen dituzten marken edo lekukoen berri ematea Udaltzaingoari. Gainera, atarian eraikinekoak ez diren pertsona susmagarriak ikusiz gero, udaltzainei abisua emateko eskatu du.

Garrantzitsua da, halaber, etxebizitzako atea behar bezala ixtea, "giltzaz", atearen segurtasun-elementu guztiak egon daitezen intrusio-saiakera bati aurre egiteko. "Nolanahi ere, pertsona batzuek, osasun egoera dela eta, ez dute aholku hau jarraitu behar", argitu du Madrazok. Garrantzitsua da, halaber, atezain automatikoak joz gero, erantzutea, lapurrak etxe barruan gaudela ikus dezan.

Aholku edo gomendio horiekin, Herritarren Segurtasunaren eta Babes Zibilaren arloak ohartarazi nahi du herritarren prebentzioa eta lankidetza oso garrantzitsuak direla udalerrian delituak saihesteko.