SESTAO. Gutxi falta da udarako, eta horrekin batera haur eta gazteei bideratutako jarduerak martxan jarri dira dagoeneko. Aurten, Sestaoko Udalak kirol ezberdinetako sei campus programatu ditu, udalerriko kirol-instalazioetan garatuko direnak. Gehienak herriko klubek zuzenduko dituzte.

Kirol osasuntsua sustatzeaz gain, campus horiek aukera bat dira familientzat udan, ikasturtea amaitutakoan, lan- eta familia-bizia kontziliatzeko orduan. Jadanik hurrengo campus hauek daude baieztatuta:

  • Taekwondoko campusa

Uztailaren 1etik 31ra bitartean egingo da, goizez, Las Llanas kiroldegian. Batez ere taekwondoko udal-eskolako ikasleentzat eta Taekwondoko Las Llanas kirol klubeko kirolarientzat. Kudeaketa eta irakaskuntza klub horri dagokio.

  • Multikirola campusa

Ekainaren 28tik abuztuaren 13ra egingo da (astero), goizez, eta nagusiki La Benedicta kiroldegian.

Campus hau 4 eta 16 urte bitarteko adingabekoentzat da. Jokoak, tailerrak, kirol-jarduna, ur-jarduerak eta txangoak eskainiko ditu.

Campusa 9:30etik 14:00etara bitartean izango da. Dena den, estrak egongo dira, hala nola beranduago sartu eta irtetea nahiz jangela zerbitzua.

Parte hartzeagatik asteko 51,50 euro ordaindu beharko dira. Kudeaketa eta irakaskuntza Leber enpresari dagokio.

  • Patinajeko campusa

La Benedictako udal-kiroldegian egingo da uztailaren 5etik 30era bitartean, 9:00etatik 14:00etara, 4 urtetik gorako haurrentzat. Campusaren antolaketa eta kudeaketa Altzairu Patinaje Klubari dagokio.

  • Hondartzako boleibol-campusa

Sestaoko Boleibol Klubak uztailean hondartzako boleibolaren campusa emango du Galindoko kirol-instalazioetan. Goizez izango da.

  • Pilotako campusa

El Sol parkeko pilotaleku berrituak campus hau hartuko du ekainaren 14tik uztailaren 18ra, Pelotazale Lagun Artea Talde, Sestao Berri eta Kiroletako Udal Zerbitzuak antolatu ondoren.

  • Teniseko campusa

Uztaileko arratsaldetan antolatuko da La Benedictako udal-kiroldegian. Antolatu eta irakastea Sestaoko Teniseko AMME klubari dagokio.Argibide gehiagorako, Las Llanas kiroldegiko Kiroletako Udal Zerbitzuaren bulegoetara hurbil zaitezke.