BARAKALDO. Emakume argazklariek protagonismoa hartuko dute urrian Barakaldon, udalerriak Baffest jaialdiaren seigarren edizioa hartuko baitu hilaren 1etik 31ra bitartean.

Martxan da, Barakaldoko Udalak Fotopop Producciones Culturales-en eskutik sustatutako Emakume argazkilarientzako Barakaldoko VI. Baffest jaialdia. Bizkaiko udalerria emakumeen zigilua duten argazki onenez beteko du urriaren 1etik 31ra.

Emakume Argazkilarien Baffest Lehiaketak eta Sail Nagusiak osatzen dute jaialdia hasieratik, eta aurten berritasun bat dakar, Estatura jauzi egingo du. Horrela, euskal emakume argazkilari onenarentzako sari bat eta estatuko argazkilari onenarentzako beste bat izango ditu. Barakaldoko Udalak datorren maiatzaren 13an aurkeztuko du sari hori Madrilen.

Amaia del Campo Barakaldoko alkateak, Nerea Cantero Barakaldoko Udaleko Kultura zinegotziak, Nagore Legarreta Emakume Argazkilarien Baffest Lehiaketaren arduradunak eta Maria Azkarate 2020ko Baffest Lehiaketaren irabazleak aurtengo edizioaren xehetasunak azaldu dituzte gaur goizean prentsaurrekoan, El Retiro kalean, komunikabideekin egin den topaketa batean, Maria Azkarateren "Hirugarren Paisaia" erakusketaren babespean.

Baffesten helburua argazkigintza, adierazpen artistiko gisa, herritar guztiei hurbiltzea da, herriko eguneroko espazio komunetan jarritako argazkien bidez. Baffestek defendatzen dituen balioak artea eta kultura, emakumea, berdintasuna, irisgarritasuna eta bizikidetza dira.

EMAKUME ARGAZKILARIEN BAFFEST 2021 LEHIAKETA

Euskal Autonomia Erkidegoan edo Espainiako Estatuan bizi diren emakume egileek, adinez nagusiek, baino ezin izango dute parte hartu. Deialdia argazkilari eta artista bisualei dago zuzenduta eta edozein gai, teknika eta argazki diziplinetara irekita dago, jardunbide hori irudia harrapatzean eta sortzean oinarritutako prozesu guztietara zabalduz. Aurkeztu daitezkeen lanak, sortze-prozesuan edo amaituta daudenak edo beste lehiaketa batzuetan saririk jaso ez dutenak izan daitezke.

Epaimahaiak ¿Carmen Dalmau, Itziar Bastarrika, Eneka Fernandez eta Ros Boisier¿, Nagore Legarretaren koordinaziopean, BAFFEST 2021 Argazki Lehiaketan parte hartuko duten 6 finalista aukeratuko ditu, eta horietatik erdia Euskadin bizi direnak izango dira. Egileek epaimahaiaren aurrean aurkeztuko dituzte hautatutako lanak 2021eko urrian Barakaldoko Clara Campoamor Kultur Etxean egingo den ikustaldian.

Hautatutako egileek, modu digitalean proiektatuta edo bideokamera bat erabiliz proiektatuko den euskarri fisiko baten bitartez aurkeztu ahal izango dute euren lana. Aurkezpen horretan, egileek, horiek garatzeko orduan orientazioa ematera zuzenduta egongo diren epaimahaiaren iritziak eta iradokizunak jasoko dituzte. Epaimahaiak bi lan aukeratuko ditu, euskal emakume egilearentzako Barakaldo Saria eta estatuko emakume egilearentzako BAFFEST Saria. Sarietako bat, gutxienez, euskal emakume argazkilari bati emango zaio. Irabazleek, jaialdiak ekoiztuko duen erakusketa batekin hartuko dute parte 2022ko edizioan. Era berean, 500 € jasoko dituzte ordainsari gisa.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Biografia edo CV, 1.500 karakterekoa gehienez.

  • Aurkeztuko den proiektuaren izenburua eta deskribapena, 1.500 karakterekoa gehienez.
  • Proiektuaren irudiak, 10 irudi gehienez.
  • Egileari buruzko informazioa (izena, helbidea, posta elektronikoa, telefono-zenbakia eta webgunea).
  • Lanak pdf bakarrean bidaliko dira lehiaketa@baffest.eus. helbidera.
  • Pdf-ak ez ditu 12 Mb-ak gaindituko.
  • Hizkuntza: dosierrak gaztelaniaz edo ele bitan (euskaraz/gaztelaniaz) aurkeztu ahal izango dira. Finalistek, hala gura izanez gero, lana euskaraz zein gaztelaniaz aurkeztu ahal izango dute, ikustaldiaren egunean.

Egutegia:

  • Maiatzak 5: Deialdiaren irekiera.
  • Ekainak 13, 00:00etan: Deialdiaren itxiera.
  • Uztailak 13: Hautatutako lanen argitalpena.
  • 2021eko urria: Porfolioak ikustea.
  • 2021eko urria: Irabazlea jakinaraztea.

"HIRUGARREN PAISAIA", MARIA AZKARATE, 2020ko LEHIAKETAREN IRABAZLEA

Barakaldoko Emakume argazkilarientzako VI. BAFFESTen aurkezpena Maria Azkarateren "Hirugarren Paisaia" erakusketaren babespean egin da, El Retiro kalean. Egilearen irudiek bereganatu dute arreta guztia. "Hirugarren Paisaiaren Manifestu" laburrean, Gilles Clement lorezain eta paisajista frantsesak biodibertsitatearen erreserba nagusietako gisa balioesten ditu hondar-espazioak: lur baldarrak, lursail hutsak, ezpondak, abandonatutako lekuak¿ jarduera ekonomikotik kanpo dauden eta aberastasun botaniko eta biologiko handia duten espazioak. Lurraldearen alderdi ahaztuen gaineko begirada horrek, espazio horiekin dugun harremana ez ezik, gure gizarteak ere berriro pentsatzea ahalbidetzen duten logika berriak erakusten ditu.

Maria Azkarateren "Hirugarren Paisaiak", giza jokabideen gero eta homogeneizazio handiagoaren aurrean marjinak aniztasun-eremu gisa balioesten dituen metafora indartsu gisa funtzionatzen du. Ahanztura administratibotik elikatzen da. Ikusezintasuna da igarotzeko duen aukerarik onena. "Hirugarren Paisaiaren" garapen biologikoa ekintzarik ezaren printzipioaren mende dago. Bere gainean jarduten ez bada, baso bihurtuko da. Dinamika horrek gaur egungo botere-moduekiko intsumisioaren eremu inkontziente bihurtzen du.

Horrela, "Hirugarren Paisaiak" gaur egungo irrika handienetako bi islatzen ditu: ingurumena birsortzeko promesa eta hiperzaintzatik eta globalizazioaren korronte homogeneizatzaileetatik kanpo dagoen bizitza. Utopia garaikidea. Lanak harriduraz aztertzen du aniztasuna. Estadioak erretratatu dira, hutsik dagoen lursailetik hasi eta erabat eratutako bigarren mailako basora arte, gizakiaren presentziarekin erlazionatutako egoerak inbentariatuz. Herbarioak berrehun espezie baino gehiago ditu