SESTAO. Sestaoko udal-hilerriko Oroimenen Lorategian errautsak sakabanatu eta atsedena hartzeko espazio publiko berria sortzeko lanak amaitutzat eman ditu Udalak. Paisaian esku hartzea helburu duen proiektu honek 205 kolunbario gaitu ditu baita ere.

Jarduketa honen bitartez, Udalak udal-instalazioak modernizatu nahi ditu, hileta-ohitura berrietara egokitzeko eta, batez ere, beren pertsona maitearen errautsak lurperatze aldera gune bat bilatzen duten familiei zerbitzu publiko ona emateko.

Oroimenen Lorategia hiru parterretan banatuta dago, bat partzelaren goiko aldean eta beste bi lursailaren azpialdean.

Goiko aldean ereinotz bat landatu da, eta adaburuaren azpian txorko zirkularra du, lainoztapenaren bidez ureztapen automatikoarekin. Horri esker, hildakoen errautsak espazio egokian sakabana daitezke, pertsona maiteei azken agurra emateko.

Eremu hau sortzeko altxa den sostengu-horma aprobetxatuta, bi horma txikiagoez baliaturik, 205 kolunbario egokitu dira, bakoitzaren barrualdean zenbait hileta-kutxa hartze aldera.

KOLUNBARIOA ESKATZEKO BALDINTZAK

Obra bukatutakoan hilerriko funtzionamendua arautzen duen udal-erregelamendua eguneratu da kolunbario berrien lortze-baldintzak aldatzeko. Izapidea egin ondoren, udal-hilerrian dagoeneko eska daiteke kolunbario baten emakida.

Ogasun eta Ondare Sailak lortzeko hiru baldintza jarri ditu:

  • Adin nagusikoa izatea.
  • Sestaoko udalerrian etengabe urtebete baino gehiago erroldatuta egotea.
  • Lurperatzeko errautsak izatea.

Baldintza horiek betetzen badira, Ogasun eta Ondasun Sailean NANaren fotokopia eta hileta-enpresak ematen duen errautsen ziurtagiri originala aurkeztuko dira.

Dokumentazio guztia lortu ostean, Sestaoko Udaleko Ogasun eta Ondare Atalera deitu beharko da (tel.: 94 472 90 45) hitzordua eskatzeko.

Kolunbario berrien estetika eta homogeneotasuna mantentze aldera, zenbait baldintza ipini dira inskripzio eta apaingarriei dagokienez. Informazio hori Ogasun eta Ondare Sailak berak emango du.