BARAKALDO. Barakaldoko Udalak bat egingo du astelehen honetan, maiatzak 3, ospatuko den Data on Kubernetes Community Day izeneko nazioarteko ekitaldiaren lehenengo edizioarekin. Ekitaldia San Bizente auzoan dagoen Kikarartean kultur lokalean egingo da.

Data on Kubernetes Community eta CNCF erakundeek antolatzen dute, San Bizente auzoan dagoen Kikarartean kultur lokalean, eta Hala Dzipo kultur elkarteak kudeatzen, Udalarekin lankidetzan. Hala aurkeztu du gaur goizean Nerea Canterok, Kultura, Hezkuntza, Euskara eta Gazteria Arloko zinegotziak eta Barakaldon bizi eta ekimen honen sustatzaile Bart Farrell amerikarrak.

Ekitaldia KubeCon+CloudNativeEU 2021 Birtualarekin egingo da. Covid-19 dela eta, ekitaldia % 100 digitala izango da. Datuen munduan puntako nazioarteko zenbait enpresaren 15 hitzaldi baino gehiago izango dira. Horien artean, MayaData eta DataStax daude, eta Kaliforniako Silicon Valleyn dituzte egoitzak. Ardatz nagusia datuak hodeian kudeatzea, erabiltzea eta biltegiratzea da, 2014an Googlen sortu zen Kubernetes teknologia erabiliz.

MayaDatak sortu zuen Komunitatea 2020an, eta urtebete baino gutxiago darama martxan, baina dagoeneko 1000 pertsona baino gehiagok partekatu dute ezagutza Linkedin, egin dituzten asteko 50 topaketa baino gehiagotan. Ingelesez, gaztelaniaz eta portugesez egiten dira bilerak, baina etorkizunean hizkuntza gehiagotara zabaltzeko asmoa dute.

Bart Farrell Barakaldon bizi da, eta beste ekitaldi teknologiko batzuk antolatzen ditu, hala nola, Bilbao Tech Week eta TikiTalka, eta komunitatea zuzentzen ari da. Ez da izango parte hartzen duen tokiko eragile bakarra zeren Lainotik, datuen munduan espezializatutako euskal startupak, hitzaldi bat emango du datuak Kuberneten biltegiratzeko erabilgarri dauden software libreko aukerei buruz.

Maiatzaren 3an hasiko da dena, goizeko 10etan, Kikarartean kultur gunean, Barakaldon, asteroko topaketak emititu eta grabatzen diren lekuan. Ekitaldiak 17:00ak arte iraungo du, eta Flipkart (Indiako merkataritza elektronikoko erraldoi bat) eta Digital Ocean (hodeiko azpiegitura-hornitzailea, 2020an ia 320 milioi dolar fakturatu zituena) izeneko enpresen hitzaldiak izango ditu.

"Guretzat, erakunde garen aldetik, harro gaude Barakaldo horrelako nazioarteko topaketa baten epizentro izatez, are gehiago gure hiriko kultur lokal batetik egitea, hiri moderno, adimendun eta izaera teknologiko eta kultural handiko hiri gisa burua ateratzea ahalbidetzen baitigu", azpimarratu du Canterok.