BARAKALDO. Barakaldoko Udalak herritarrei bideratutako aurrez aurreko arreta bikoiztuko du, Clara Campoamor Zentroan zabaldu berri den postu berriari esker. Gaur goizean, apirilak 13, Alkatetza, Gobernu irekia, Turismoa eta Berrikuntza Arloko zinegotzi Gorka Zubiaurrek egoitza berriaren auzkezpena egin du.

"Azken hilotan aurrerapen handiak egiten ari gara izapideak bulego birtualetako makinen eta egoitza elektronikoaren bidez egin ahal izateko, baina, aldi berean, puntu berri hau zabaltzeak erakusten du oso presente dugula aurrez aurreko arreta. Kanal biak elkarren osagarri dira, eta beharrezkoa dugu herritarrek administrazioarekin duten harremana ahalik eta atseginena eta errazena izatea", adierazi du Zubiaurrek.

Hori horrela, Clara Campoamor Zentroko lehenengo solairua berregokitu dugu, lekuak birbanatuz, eta leku berri bat sortu dugu leihatila baten ordez bi jarrita, aurrez aurreko arreta eman ahal izateko Horrez gainera, bulego birtualaren makina birkokatu, eta segurtasun zerbitzurako leku bat sortu da. "Horrela itxaro-denbora murriztuko dugu, bai eta arreta hobetuko ere, leku eroso eta seguruago bat izango baita, koronabirusetik babesteko neurri guztiekin, gainera", adierazi du.

AURREZ AURREKO KUDEAKETA

Iaz, 15.000 aurrez aurreko izapide baino gehiago egin ziren, Udalak horretarako dauzkan hiru lekuetan: Herriko Plazan, Clara Campoamor Zentro Zibikoan eta Gurutzetako Zentro Zibikoan. Koronabirusaren pandemiak herritarrei arreta beste modu batean emateko beharra ekarri du berekin: aurretik hitzordua eskatuz, hain zuzen ere. 010 zenbakira deituz eska daiteke.