BARAKALDO. Retuertoko kultur etxean irisgarritasuna hobetzeko lanak datorren astean hasiko ditu Barakaldoko Udalak. Besteak beste, igogailu berria jarriko da, komunak egokituko dira eta aldagela berriak jarriko dira baita ere. Lanak direla eta, kultur etxean egin ohi diren ikastaro eta tailerrak udalerriko beste kultur zentro batzuetan egingo dira.

Clara Campoamor, Retuerto eta Gurutzetako kultur etxeetan aldaketak egiten jarraituko du Barakaldok, iriste-erraztasuna eta funtzionaltasuna hobetzeko. Retuertokoak 400.000 euro inguruko kostua dute, eta bertan ematen diren tailer eta ikastaroak beste kultur instalazio batzuetan eman beharko dira. Hori horrela, gaur egun Retuerton ematen diren ikastaroak ¿ besteak beste, xaboiak, tiffanya, kakorratza, pilatesa, makramea, taijia, olio pintura ¿ Zuhatzu, Gurutzeta eta Clara Campoamor zentroetan emango dira. "Tailerretan izena-emanda dauden guztiei eman zaie aldaketaren berri, aldez aurretik, bai eta eskaini ere, prestakuntza beste leku batean egiten jarraitzea, edo, nahiago badute, matrikularen zati proportzionala itzultzea", adierazi du Kultura, Hezkuntza, Euskara eta Gazteria Arloko zinegotzi Nerea Canterok.

RETUERTOKO KULTUR ETXE ERABERRITZEKO LANAK

Eraikina 1969koa da, eta hainbat langa arkitektoniko dauzka; guztiak desagerraraziko igogailua jartzean. Jolas-patiora sartzeko eskailerak ere kendu, eta % 8ko inklinazioa duen malda egingo da. Gaur egun, aldagela bakarra du, eta emakumezkoek zein gizonezkoek darabilte.

Kontratatzekotan diren obrari esker, hiru aldagela sortuko dira: emakumezkoena, gizonezkoena eta egokitutakoa, lagundutako komun-zulo eta dutxa, konketa eta aldatzeko gunea izango dituena. Komun txiki bat ere jarriko dute bertan. Horrez gainera, termo elektrikoen ordez gas galdara jarriko dute, aldagela guztiei zerbitzua emateko.

Iriste-erraztasuna hobetzen jarraitzeko, egokitutako bi komun jarriko dira 2. eta 4. solairuetako solairuarteetan, eta bietan, lagundutako komun-zuloa, bermatzeko barra eta guzti eta egokitutako konketa.

Azkenik, Retuertoko Kultur Etxeko kanpoaldea berrituko da, jolas patioaren kanpoaldea urbanizatuz ¿ oso narriatua baitago - eta gimnasio, sukalde eta jangelako teilatuetan sortzen diren filtrazio arazoak konponduz. Biltegiaren ingurua eta patio ingelesak ere garbituko dira zorrotada bidez eta aingira-belarra kenduz. Lanak egiteko epea sei hilabetekoa izango da.