BARAKALDO. Barakaldoko Udalak langabeei bideratutako formazioa indartuko du. Guztira hiru ikastaro jarriko dira martxan: bulego birtuala, telemarketina eta eraikinen birgaitzea fatxada aireztatuak jarriz. Inguraldeko Enplegu Arloko zinegotzi Juan Antonio Pizarrok ekimen honen nondik norakoak azaldu ditu.

"Prestakuntza da enplegugarritasuna hobetzeko funtsezko elementua. Balio handikoa da zenbait langile sektore bakoitzeko teknika berrietan birziklatzea lana aurkitzeko aukera hobetzeko, eta, ahal dela, prestakuntza teknikoa jasotzea eta praktika egitea ", azaldu du Pizarrok.

Barakaldoko 30 bat langabeturi zuzenduta daude ikastaro berriak, eta aipatutako ibilbideetarako orientabideak emango zaizkie merkatuan dagoen eskaria kontuan hartuz, eta beraien ezaugarrien arabera (prestakuntza, lan-esperientzia...).

Gaur egun, ekimenetako bitan daude plazak. Hain zuzen ere, otsailaren 18an hasiko den fatxada aireztatuko ikastaroan eta martxoaren 5ean hasiko den telemarketineko ikastaroan eman dezakete izena herritarrek. Interesatuek Inguraldeko Enplegu Zentrora jo dezakete (Beurko Zaharra, 38. pabiloia) edo 944 189 044 telefonora deitu. Eskolak aurrez aurre ematen dira, eta 100 eta 160 orduko iraupena dute, hurrenez hurren.

"Lanerako gaitasunari buruzko ikastaro hauek enplegugarritasun maila altuak lortzen ditu; horregatik, erabaki dugu prestakuntza mota hori sendotzea", adierazi du Pizarrok.

Ekimen horiek posible izango dira Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Aniztasunaren Kudeaketa Arloak Inguralde toki-garapenerako agentziari egindako 55.000 euroko aparteko ekarpenari esker.