BARAKALDO. Barakaldarrek egun bakar batean agortu dituzte Udalak Gabonaldia ekimenerako salgai jarritako 5.060 sarrerak. Gabonaldia datorren ostegunean, abenduak 17, hasi eta urtarrilaren 5era arte luzatuko da.

Ikuskizunetarako sarrerak pixkanaka banatzeko asmoa zuen Kultura Arloak, baina, arratsaldeko 17:00etarako agortuta zeuden herritarrek Barakaldoko frontoian gabonetako programazioaz gozatzeko prestatutako 5.060 txartelak. Magia, antzerkia, zirkua eta musika eskainiko dituen 11 ikuskizun gehienak 2 saiotan (goiz eta arratsaldez) emango dira. Olentzero eta Erregeenak lau saioak abenduaren 24an eta urtarrilaren 5ean emango dira. Guztira, 23 saio, bakoitza 220 laguneko edukiera mugatukoa, koronabirusari aurre egiteko neurriak betetzen direla bermatzeko.

Aurtengoa, beraz, Gabonaldia desberdin bat aukeratu du Barakaldoko Udalak, doakoa, kultur elkarte barakaldarrek antolatutako formatu txikiko ikuskizunekin eta osasuna babesteko neurri zorrotzekin. Lau sarrera ere eskatzea zeukan pertsona bakoitzak ikuskizun bakoitzeko, gehienez, bi ikuskizunetarako, horiei Olentzeroren edo Erregeen emaldi bat gehituta.

"Ikuskizunak aukeratzea eta leihatila bakarrak sarrera-banaketa mantsotzen ari zenez, ilaran zeuden guztiei arreta eman ahal izateko beste leihatila bat zabaltzea erabaki genuen bai eta ordutegia luzatzea ere", adierazi du Kultura, Hezkuntza, Euskara eta Gazteria Arloko zinegotzi Nerea Canterok. Leihatila gaurtik abenduaren 23ra arte zabaltzea aurreikusten zen, 11:00etatik 13:30era, eta 18:00etatik 20:30era, baina azkenean, eguerdian ere zabaldu behar izan zen, bertaratutako guztiei arreta egin ahal izateko.

OLENTZERO ETA ERREGEEN IKUSKIZUNETAKO BAT GRABATZEA

"Astebeteko lana 6 ordutan egin da. Herritarren erantzunak gure aurreikuspen guztiak gainditu ditu, eta barkamena eskatzen dugu itxaronaldi luzeak egin behar izanagatik. Horrek erakusketan du jendea deseatzen ari dela txikienentzako gauzak egitea", azpimarratu du, eskerrak emanez itxaronaldian segurtasun tarteak zaindu direlako.

Ahalik eta umerik gehienek aukera izan dezaten, Olentzeroren eta Erregeen saioetako bat grabatuko da goizean eta eguerdian abenduaren 24an eta urtarrilaren 5ean, eta Gabonaldiako gabonaldia.barakaldo.eus webean jarriko da, etxe guztietan nahi beste aldiz ikusteko.

OLENTZERO ETA ERREGEENTZAKO GUTUNAK ETXEETAN

Aste honetan hasi dira bidaltzen etxeetara Olentzerok eta Erregeek 10 urtetik beherako neska-mutikoei idatzi dizkieten gutunak. Bertan, Gabonetako pertsonaia ospetsuenek idatzitako testu txiki bat, eta beren nahiak idazteko espazioa.