BARAKALDO. Herriko pertsona nagusiek koronabirusari aurre egiteko aholkuen 'Udan aktiba zaitez!' izeneko aldizkaria sortu du Barakaldoko Udalak. Bertan, maila fisiko, mental eta emozionalean ohitura osasungarriak sustatzeko gomendioak ematen zaizkie.

Argitalpenean aholku eta ohitura osasungarriak, irakurketa errazaren irizpideei jarraituz idatziak, eta memoria, hizkuntza, arreta eta kalkulua lantzeko ariketa-sorta bat jasotzen dira, besteak beste. "Gainera, argitalpenak infografia batzuk ditu, ariketa fisiko errazekin, gure adinekoen artean jarduera fisikoa sustatzeko, eta bertan sartu da gure adinekoentzako udalerri osoan dauzkagun parke osasungarrien sarea zehazten duen atal bat", azaldu du Amaia del Campo Barakaldoko alkateak.

Barakaldo Lagunkoia proiektuan parte hartzen duen Pablo barakaldarraren laguntza izan dugu aldizkariko ariketak prestaketan: denbora-pasak eta entrenamendu mentaleko jolasak sortzen dituzte, eta horietako zenbait eskaini dizkigu aldizkarian sartzeko, besteak beste, mendi barakaldarrak dituen letra-zopa bat.

"Koronabirusaren etorrerak eta konfinamenduak gizarte zentro guztiak ixtera behartu zituen, osasuna eta harremanak sustatzen dituzten espazioak baitira. Hori horrela, ekimen honen bidez nolabait ordezkatu nahi dira itxiera horiek, bai eta gure adinekoak fisikoki eta psikikoki suspertu eta osasuna ongizate-egoera oso modura bultzatu ere, eta ez soilik gaixotasunik ezaren modura, horretarako prebentzioari garrantzia emanez", azaldu du alkateak.

KORONABIRUSETIK BABESTEKO MODUARI BURUZKO INFORMAZIOA

Udan Aktiba zaitez! aldizkariarekin batera, COVID-19ari aurrea hartzeari buruzko informazio argia eta erraza emango da, eta prebentzio-neurriak hartzeak duen garrantzia azalduko da, bai nork bere burua babesteko, bai besteak babesteko eta gaixotasun hori ez hedatzen laguntzeko; izan ere, funtsezkoa da informatzea eta sentikortzea, eta erne egotea.

Era berean, Barakaldoko Gizarte Zerbitzuei buruzko informazioa sartu da, bai eta adinagatik zaurgarrienak diren eta bakarrik bizi diren eta gizarte-zerbitzuekin inolako harremanik ez duten 80 urtetik gorakoentzat dauden baliabideei buruzkoa ere. "Besteak beste, Beti on telelaguntza-zerbitzuaren berri emango da; izan ere, zerbitzu hori oso erabilgarria izan da konfinamenduan, pertsona horiekin kontaktua izateko, isolamendua saihesteko eta pertsonak izan dezakeen edozein larrialdi edo premiatan esku-hartu ahal izateko", zehaztu du Del Campok.

ADINEKOENTZAKO GIZARTE ZENTROAK

Gizarte Ekintza Arloak eta zentro horiek kudeatzen dituzten elkarteetako zuzendaritza-batzordeek gizarte-zentroak itxita edukitzea adostu dute, irailaren erdialdera arte, arrisku handiagoko kolektiboa delako. Aldi beran, berriz irekitzeko plan bat lantzen ari dira haiekin batera, bazkide guztiek ahalik eta berme gehien izan ditzaten.