BARAKALDO. Koronabirusak eragindako egoera berezia dela eta, Liburuaren Eguna ospatzeko irtenbideak bilatu behar izan ditu Barakaldoko Udalak. Horrela, hiru jarduera proposatu dizkie irakurleei udal liburutegien sareak, liburutegiaren webgunean eta sare sozialen bidez eguna ospa ditzaten.

Lehenengoa, irakurle bakoitzak zer irakurtzen ari diren kontatzea da. "Erronka bat proposatu nahi diegu: irakurtzen ari diren liburuarekin argazki bat galtzerditan ateratzea.

"Gero argazki horiek webgunera eta facebookera igoko ditugu", adierazi du Nerea Cantero Kultura, Hezkuntza, Euskara eta Gazteria zinegotziak.

Gainera, liburuzainek gehien gustatu zaizkien liburuak gomendatuko dituzte. Horrela, ea gomendio horietakoren batean erabiltzaileek liburu berri bati ekiteko gustuko duten irakurketaren bat aurkituko duten. "Gogora ekarri nahi dugu Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko irakurle guztientzat eskuragarri daudela eLiburutegia, liburu elektronikoen mailegua, eta eFilm, online zinema mailegua", gogoratu du Canterok. Gainera, orri-markagailuak ere jarriko dituzte koloreztatzeko.

LITERATURA ARDATZ DUTEN KULTUR JARDUERAK

Barakaldoko Udaleko Kultura Arloak ere programazio berezia prestatu du on line, eta hainbat ekimen eta jarduera proposatzen ditu barakaldarrak etxetik aktiboki parte hartzera animatzeko.

Literatur proposamen birtual honetan parte hartuz, Barakaldoko kultur arloko pertsona askok egiten dizkiguten liburuen gomendioak ezagutu ahal izango dira; literatur minimaratoi bat entzun ahal izango da, non irakurle gazteek ere parte hartzen duten; literatur eskulanak egin ahal izango dira, hala nola, orri-markatzaileak eta paper-txartelak.

Gainera, txikienek ipuinen magiaz gozatuko dute.

Horrez gainera, Sorgina Txirulinaren ipuinen magiaz gozatuko dira txkienak, eta familia osoak berebiziko entretenimendua izango du jarduera dibertiliterarioak osatzen.

Literatura erromantikoa interesatzen zaionak, besteak beste, Bihotzaren Hitzak-en XXV. Lehiaketako gutun finalista eta irabazleak berreskuratu ahal izango ditu. Eta literatur topaketei uko ez egiteko, Karmele Jaiok agur bero bat egingo die herritarrei, liburuekin eta irakurketarekin gozatzera animatzeko.

Jarduera guztiak Udalaren webgunean (www.barakaldo.eus) aurki daitezke, baita udaleko gizarte-sareetan eta Barakaldoko liburutegietakoetan ere. "Herritarrak Liburuaren Eguna beste modu batera gozatzera animatzen ditugu, baina garrantzitsuena literaturaz gozatzea da", esan du Canterok.