BARAKALDO. Bizitzen ari garen egoera honetan ezinbestekoa da ahal duenak edonola laguntzea. Hori azaldu du gaur goizean Barakaldoko alkate Amaia del Campok, zeinak herritarrei proposati egin die bilketa-kanpaina bat egitea. Konfinamendua dela eta, boluntarioak ezin dira dendetara joan janaria erostera eta, horregatik, bere webgunean dohaintzak egitera animatu du Del Campok.

"Barakaldon beti babestu izan ditugu Elikagaien Bankuaren kanpainak familia ahulenentzako janaria biltzen. Osasun krisi honek, baina, gure jokabideen ohiturak aldatzera behartzen gaitu, ez, ordea, funtsa; horregatik animatu nahi ditut Elikagaien Bankuarekin elkarlanean jarraitu nahi duten herritarrak, ahal duten neurrian, elikagaiak erosi eta krisiari aurre egin ahal izateko abian jarri duten kanpaina berri honen bitartez", adierazi du alkateak. www.bancali-biz.org/es/ webgunean ari dira jasotzen diru-ekarpenak. "Une honetan eta kalera segurtasunez irten arte, janari poltsen ordez diru ekarpenak egin behar ditugu, horrela, Elikagaien Bankuko boluntarioak eta harekin elkarlanean ari diren elkarteak babestuko ditugu, bai eta geure aletxoa ekarriko ere, krisi honetan inor atzean gera ez dadin", azaldu du.

ELIKAGAIAK ETA MASKARAK BANATU

Hirian elikagaiak banatzen diharduten Nuestra Señora del Carmen Soli eta Hay una Esperanza para Ti elkarteei laguntza ematen ari da Barakaldoko Udala. Hain zuzen ere, 20.000 euroko ekarpena egin du Mikel Antizarrek zuzentzen duen Gizarte Ekintza Arloak, elkarteetako boluntarioek elikagai freskoagoak eta premiazko produktuak erosteko aukera izan dezaten.

Gaur, Nuestra Señora del Carmen Soli ari da egiten familia barakaldarren artean banaketa, eta datorren asteartean, hilak 21, Europar Batasunetik jasotako 9.900 kilo janari banatuko ditu 350 familiaren artean Zorrilla kaleko lokaletan. "Elkarte hauek oso lan garrantzitsua egiten dute, are gehiago Alarma Egoeraren ondorioz igarotzen ari garen honetan. Horregatik, handia izango da beti Barakaldoren esker ona, eta Udalak behar duten horretan lagunduko die ", esan du Del Campok.

IlIIldo horretan, maskarak helarazi dizkiete Nuestra Señora del Carmen Soli eta Hay una Esperanza para Ti elkarteei, boluntarioei eta zerbitzua ematen dihardutenei emateko, lanean ahalik eta arreta handienaz aritu daitezen.

Era berean, Teknikaren Museoko pabiloietako bat laga dio Alkatetzak Hay una Esperanza para Ti elkarteari, Gurutzetako banaketa-lana segurtasun handiagoz egin dezan, prebentzio-distantziak gordeaz.