ABANTO-ZIERBENA. Herrian irisgarritasuna hobetzeko helburuarekin, Abanto-Zierbenako Udalak pertsona itsuentzako soinu-seinaleak jarriko ditu hainbat semaforotan. Bost semaforo egokitu dira dagoeneko, eta asmoa da herriko semaforo guztietan teknologia hau ezartzea da.

“Oinezkoen pasabide bat gurutzatzea ia egunero egiten dugun zerbait da, baina ikusmena murriztua edo nulua bada, ekintza hori arriskutsua eta zaila izan daiteke”, hausnartu du Maite Etxebarria Azpiolea alkateak.

“Itsuen autonomia hobetzeko helburuarekin, semaforo akustikoak egokitzea erabaki dugu udalerriko hainbat bidegurutzetan. Pertsonak dira gure politiken erdigunea, eta sentsibilitate berezia daukagu dibertsitate funtzionala dutenekiko. Funtsezkoa da haiei beharrezko baliabideak eskaintzea oinarrizko ekintzak egin ahal izateko, hala nola kale bat laguntzarik gabe gurutzatzea”, azpimarratu du Etxebarriak.

“Aurreko astean lehen 5 semaforoak instalatu zituzten. Zehazki, funtzionamenduan daude argi- eta soinu-seinale berri horiek Postas ondoko gasolindegian, Victor Armentia sarreran eta Montellanoko bidegurutzean, Sanfuentesen, Haritzalde plazako bidegurutzean eta Las Carreraseko kale nagusian. Aurrerapen bat gehiago Abanto Zierbena atsegin, eroso eta irisgarriagoa eraikitzeko helburuari begira, ongizate kolektiboa, eta, bereziki, pertsonena, zainduz”, adierazi du Maite Etxebarria Azpiolea alkateak.

Sistema mando txiki batekin aktibatzen da (distantziako mandoa unibertsala da Once Fundazioaren gidalerroekiko), giltzatako erakoa, beharrezkoak ez diren soinuak ekidinez inork behar ez dituenean”, azaldu du Jon Cuestak, Obrak eta Zerbitzuak saileko zinegotziak.

Itsuen edo ikusteko zailtasunak dituzten pertsonen kolektiboa izango da onura gehien izango dituena seinaleak berritzearen ondorioz, zeinak ikusizko bakarrik izatetik akustiko ere izatera igaroko diren; horrela, Abanto Zierbenako herritar guztien irisgarritasuna bermatuko da.

Oraindik semaforoak dituzten 6 oinezko pasabide gelditzen dira egokitzapen- eta irisgarritasun-eragiketa hau osatzeko, eta urtean zehar instalatuko dira. Honako hauek dira: Maria Auxiliadora kalekoa, Mortuero kalekoa, Las Carreraseko erretiratuen etxetik gertu dagoena, Dolores Ibarurri BHIren ondokoa, etorbide nagusian, Gallartako kultur etxearen parean dagoena eta Cotarro auzoko igoerakoa.

“14.000 euro baino gehiago ari gara inbertitzen azken belaunaldiko gailu horietan. Erabiltzaileak eskatuta aktibatzen den sistema tonuen igorpenean, frekuentzian eta iraupen bereizietan oinarritzen da, erabiltzaileari bidegurutzearen hasierako gunean kokatzeko aukera emanez, orientazio-tonuei esker. Semaforoa berde ipintzen denean oinezkoarentzat, pasatzeko tonuak igortzen dira, eta denbora izango du kalea gurutzatzeko. Kolore gorrira hurbiltzen denean, frekuentzia eta erritmoa aldatuko dira (pasabide-amaierako tonuak). Erabiltzailea aldentzen denean, sistema itzali egingo da, eta atseden-egoeran geldituko da. Egoera normalean, sistemak ez du soinurik igortzen, eta horrela ez die ondoan bizi diren bizilagunei enbarazu egingo; ez dute etengabe funtzionatzen, baizik eta eskatzen denean”, azaldu du Jon Cuestak.

Uste dugu semaforo berri horiek udalerriko itsuen edo ikusizko desgaitasun larriak dituzten pertsonen segurtasuna bermatzen dutela, bereziki etorbideetako bidegurutzeetan, segurtasunarekin eta istripu-arriskurik gabe. Abanto Zierbenak guztiontzako udalerria izan behar du, eta aurrera egin behar dugu oztopo eta mugak kentzeko eta eredugarria izango den udalerri bat lortzeko”, azaldu du Abanto Zierbenako alkate Maite Etxebarriak.