BARAKALDO. Bihar, abenduak 15, igandea, Barakaldoko Herriko Plazak GKE-en Azoka hartuko du, goizeko 11:00etatik 14:00etara. Aurtengoa XXIV. edizioa izango da, eta 45 kolektibok hartuko dute parte ekimen solidarioan. Ekimena Barakaldoko Enplegu, Gizarte Kohesio eta Aniztasunaren Kudeaketa sailak antolatutakoa eta sustatuakoa da.

Oraingoan 45 kolektibok parte hartuko dute ekimenean. "Hainbat arlotan lan egiten duten elkarteak dira, baina guztiek helburu komun bat partekatzen dute: Gehien behar dutenei lagundu", azaldu du Juan Antonio Pizarro Enplegu, Gizarte Kohesio eta Aniztasunaren Kudeaketa zinegotziak.

Parte-hartzaileen artean hauexek egongo dira: bidezko merkataritzako erakundeak, izaera sozialeko erakundeak (Koopera, Goiztiri...), etorkinei laguntzeko eta kulturartekotasuna sustatzeko kolektiboak (Agharas, Teranga, Ongi Etorri Errefuxiatuak edo Sumando Gehituz Plataforma) eta garapenerako laguntza-erakundeak (Amnistia Internazionala, Unicef, Munduko Medikuak).

Goizean zehar hainbat ekitaldi izango dira Herriko Plazan, besteak beste, Sumando Gehituz Plataformak aldarrikatutako manifestu bat eta Txile Lindo entitateen tankerako dantzak.

Ohi bezala, GKE-en Azoka Haurren Merkatu Txiki Solidarioaren biharamunean ospatzen da eta, horri esker, Barakaldo elkartasunaren hiriburu bihurtzen da asteburu osoan zehar. "Barakaldarrek ez dute inoiz zalantzarik izan gure inguruko eta mundu osoko pertsona eta familia behartsuei laguntzeko, eta hori agerian geratzen da asteburu honetan Herriko Plazan egingo diren bezalako ekitaldiekin. Barakaldo hiri solidarioa da", gogoratu du Pizarrok.