BILBO. Barakaldoko Udalak hirian birziklapena handitzea proposatu du, eta hiriko edukiontzien eta zaborrontzien erabilera hobetzea. Hala, aste honetan bertan kontzientzia hartzeko kanpaina berri bat jarriko du martxan, sortzen den hondakin zati bakoitza non utzi behar den modu zehatzago eta azkarragoan jakiteko. Horretarako, 43.000 liburuxka banatuko dituzte etxebizitzen eta saltokien artean.

Kanpaina hori Valoriza Servicios Medioambientales izeneko enpresaren laguntzarekin egingo da, Barakaldoko hondakinen bilketa eta bide garbiketaren arduraduna. Liburuxkak hiriko etxeetan banatuko dira, eta birziklatzeko eta jokabide onak izateko gida moduko euskarria dute, bizilagunak etxeetan eta saltokietan sortzen diren hondakinen birziklapenaren berezitasunetara bideratzeko.

"Bere formatuari eta diseinuari esker, etxeko edozein lekutan jar dezakegu, edo iman batekin hozkailuan, beti gogoratzeko nola bereizi behar dugun zaborra eta non birziklatu behar dugun hondakin bakoitza", azaldu du Jon Andoni Uria Hiriko eta Auzoetako Lan eta Zerbitzuen Kudeaketa Arloko zinegotziak.

"Datozen hilabeteetan egingo diren kanpaina batzuen artean lehenengoa da hau. Oraingo honetan birziklapena handitzea, hondakin gutxiago sortzea eta berrerabiltzea bultzatzea dugu helburu ', adierazi du zinegotziak. "Eta datozen hilabeteetan ere herritarrak kontzientziatzeko lan egingo dugu, gure hiria kaltetzen duten gizalegearen aurkako jarrerak saihestearen garrantzia ikus dezaten", aurreratu du Uriak.

Datozen hilabeteetan hainbat gai jorratuko dira, hala nola zaborrak, obra-hondakinak, kartoiak eta tamaina handiko objektuak kalean uztea; kartelak, pegatinak itsastea eta fatxadetan eta hiri-altzarietan pintadak egitea; maskoten gorotzak ez jasotzea; frakzio bakoitzeko edukiontzien barruan behar bezala erabiltzea eta gordetzea, kanpoan hondakinik ez uzteko. "Behar-beharrezkoa da ekintza hauekin amaitzea, hiriaren irudia larriki kaltetzen dutelako eta horrelako ekintza gehiago sortzeko efektua sortzen dutelako", nabarmendu du Uriak. "Kontzientziazioaren aldeko apustua egin dugu, ulertarazi nahi baitugu Barakaldo guztion etxea dela eta denoi etxea garbi edukitzea gustatzen zaigula. Baina argi dugu emaitzak ikusiz gero, hurrengo pausoa zigorra izango dela ", iragarri du Uriak.

BIRZIKLAPENA SUSTATZEKO APP MUGIKOR BERRI BAT

Era berean, Udalak www.barakaldogarbi.eus webgunea eta "herritarrei birziklatzeari buruz dituzten zalantzak argitzen laguntzeko asmoz" beste aplikazio mugikor bat sortu ditu, "egunerokoan beren hondakinak banatzerakoan sor dakizkiekeen galderak formatu horien bidez egin ahal izateko", adierazi du zinegotziak.

MERKATARITZAN ERA BAI

Kanpaina hauek aliatu garrantzitsu bat izango dute: hiriko merkataritza. Hiriko saltoki eta ostalaritza lokalen artean 2.550 liburuxka banatzea aurreikusi dute, "lokal horietan ere hondakin kopuru handia sortzen baita", azaldu du David Solla Ekonomia eta Enpresa Garapen eta Estrategia eta Hiri-Garapenerako (Smart) zinegotziak. "Kanpaina horien bidez sustatuko den herritarren parte-hartzeak hiri-ingurune garbiagoa eta osasuntsuagoa lortzen lagunduko du, eta horrek, zalantzarik gabe, barakaldarren bizi-kalitatea handitzea ekarriko du", azpimarratu du Sollak.

BIRZIKLATZE DATUAK BARAKALDON

Iaz ia bi mila tona beira bildu ziren Barakaldon, bi milioi kilogramo paper eta kartoi baino gehixeago, milioi bat kilogramo ontzi baino gehiago, 32.000 kg sukaldeko olio eta 841 tona altzari eta bolumen handikoak. "Lan horrek birziklatze plantetan hondakin horiek tratatzeko aukera eman du, lehengai berriak lortzea helburu", nabarmendu du Jon Andoni Uriak.

Iaz ere 1.100 kilogramo pila jaso eta behar bezala tratatzea lortu zen, eta etxeko hondakin oso kutsagarria zenez, hondakin horren tratamendu desegokiaren ondorioz ingurumenean kalterik ez eragitea lortu zen.