BILBO. Programa horrek ikasleen gurasoen elkarteen eta ikastetxeen lankidetza izan du eta orain, eragozpenak identifikatu eta konpondu nahi ditu udalerrian egunero ibiltzen eta mugitzen direnen bitartez. Ekarpenak jaso nahi ditugu eta txikienen segurtasunari dagokionez ikastetxetara joateko bideetan egon daitezkeen puntu beltzak eta/edo hobekuntzak baloratu eta azaldu nahi ditugu.

"Proiektu honekin ikasleak ikastetxetara iristen diren moduan jarri dugu arreta: autoan edo oinez, bakarrik edo lagunduta... Etorkizuna Ikastola eta Buenos Aires ikastetxeak izan ditugu adibide diagnostikoa egiteko, eta El Casalera eta Las Carrerasko Askartza Isusi ikastolara ere zabaldu dugu. Espero dugu Dolores Ibarruri BHIko ikasleen laguntza ere izango dugula", adierazi zuen Martínez Goirik.Gizartean esku hartzeko proiektu bat da, batik bat eskola-adineko biztanleen mugikortasun iraunkorra eta segurua sustatzeko ikastetxerako joan-etorrietan, Abanto-Zierbena udalerri atseginagoa bihurtzeko asmoz.

"Eskola Bidea" proiektuaren bultzatzaileak bizilagunak dira. Diagnostikoa aurkezteko fasean dago eta zenbait datu egiaztatu ditugu: udalerriko eremu askotan esku hartu dugu jada mugikortasun segurua izateko, batik bat Gallartako eta Las Carrerasko etorbide nagusietan, espaloi zabalak baitugu beheramenduekin eta zebra-bideekin, trafikoa lasaitzeko neurriak sartuz. Hala ere, badaude hobetzeko moduko beste puntu batzuk, hala nola ikusgarritasuna eragozten duten aparkalekuak, ikasleak igarotzen diren eremu batzuetako seinaleztapen eskasa, espaloietako oztopoak edo ispilurik ez duten garajeetako irteerak. Hori guztia jasota geratu da gure txostenean", azaldu zuen Martínez Goirik.

Ikerketatik beste datu garrantzitsu batzuk ere ondorioztatu ditugu. Besteak beste, autoa ez dela ikasleen artean gehien erabiltzen den garraiobidea; izan ere, haurren % 62 inguru oinez joaten da ikastetxera. Hori bai, % 90 norbaitek lagunduta joaten da.

Proiektuaren hurrengo fasea eskola-ibilbideak egitea izango da. Horretarako, esperientzia pilotu bat jarriko da martxan udalerriko ikastetxe batean, datu guztiak jaso ondoren. Ikasleek osasuna eta autonomia irabaziko dute eta udalerriak, berriz, hobeto funtzionatuko du ikastetxeen sarrera-irteeretako ordu nagusietan mugikortasunari eta bizikidetzari dagokionez.

4 zentrok parte hartuko dute "Eskola Bideak" proiektuan

  • Buenos Aires HLHIk 160 ikasle ditu haur eta lehen hezkuntzaren artean, eta 23 hezitzaile 2018-2019 ikasturtean. Cotarro auzoa 0 helbidean dago.
  • El Casal HLHIk 149 ikasle ditu haur eta lehen hezkuntzaren artean. El Casal auzoa 6 helbidean dago.
  • Askartza Isusi HLHI Las Carreras auzoan dago, Askartza Isusi kalean zehazki. 231 ikasle ditu.
  • Bestalde, Etorkizuna Ikastolak 151 ikasle ditu haur eta lehen hezkuntzan 2018-2019 ikasturtean. Guztira, 22 irakasle ditu.