BILBO. Barakaldoko Udalak eta Siderurgiako Langileen Fundazioak sinatutako hitzarmenaren bidez sustatutako proiektuak berriz abiarazi ditu lanak, atzeratuta baitzeuden egiturazko arazoak izan direlako.

Horretara joan ziren, hain zuzen ere, Amaia del Campo alkatea eta Siderurgiako Langileen Fundazioko ordezkariak. Iaz hasi zituzten lanak, eraikinaren barruak eraitsi ondoren. Lanak egiten zihardutela aurkitu zituzten lanak gerarazi dituzten egiturazko akatsak, eta bertan behera utzi behar izan dira, proiektu berria egin bitartean.

Egoera bideratu ostean berrabiarazi ditu Siderurgiako Langileen Fundazioak fatxada, trenka, zoladura, horma, sabai eta instalazioetako (elektrizitatea, ura, gasa, telefonia...) lanak. Proiektuaz arduratzen den arkitektoaren ustez, zazpi bat hilabetez luzatuko dira lanak.

PROIEKTUA

Beraz, datorren udaberritik aurrera izango du Barakaldok XXI. mendeko Ikastunen Eskola. Langabetuak trebatu eta esperientzia hartzeko heziketa zentroa Bizkaiko Labe Garaietako Ikastunen Eskolako ikasleak prestatzeko baliatutako metodologia berberari jarraikiko zaio, egungo enpresen egoera eta eskaeretara makurtuz, gero eta enfasi handiagoa jartzen baitute espezializazioan eta eskarmentuan.

"Oso proiektu garrantzitsua da Barakaldorako. Lehenik, etorkizuneko proiektu bat izanik, gure iragan industrialean eta iraganeko prestakuntza ereduan uztatua dagoelako, alegia Sestaoko Bizkaiko Labe Garaietako Ikastunen Eskolako ereduan, eta gure sustraiak indartzen dituelako Barakaldo - Ezkerraldeko hiriburu denez - erreferente bihurtuz. Garrantzitsua da, gainera, aukera berriak eskaintzen dizkielako langabetuei, bai eta inguruko enpresek gaur egun eskatzen duten formakuntza ematen ere", adierazi zuen alkateak. . "Azkenik, interes berezia du gure hirirako, alondegiaren eraikina birgaitu dugulako. Oso egoera txarrean zegoen, eta udalak ez du bat ere inbertitu behar izan. Hemendik aurrera bizi berri bat emango diogu, bai eta etorkizuna ere", esanez amaitu zuen Del Campok.