BILBO. Aitziber Orkolaga da aurtengo BAFFESTeko lehiaketaren irabazlea. Argazkilari donostiarrak saria lortu du "Plaketak" lanarengatik. Sariduna bere haurtzaroko etxera itzultzen da, denbora sekuentzien bitartez bere zauri sakona sendatzen ahalegintzeko. Barakaldoko Argazki Jaialdiak maiatzaren 31ra arte jarraituko du kaleetan.

Barakaldoko Udalak antolatzen duen Barakaldoko BAFFEST Argazki Jaialdiaren IV. Edizioak etenaldi laburra egin zuen joan den larunbat arratsaldean, Gero eta garrantzi gehiago hartzen ari diren euskal emakume argazkilarien 2019ko Lehiaketaren irabazlea ezagutarazteko. Aitziber Orkolaga donostiarrak lortu du, "Plaketak" lanarengatik. Egilea bere haurtzaroko etxera itzultzen da, denbora sekuentzien bitartez bere zauri sakona sendatzen ahalegintzeko. Emakume izena duen hiriko argazki hitzorduak maiatzaren 31ra arte jarraituko du Barakaldoko kaleetan, aurtengo edizioko 16 argazkilari protagonisten, horien artean irabazlearen, erakusketekin.

IV. BAFFESTeko sari nagusia Aitziber Orkolagak irabazi badu ere, Miren Pastor eta Roberto Villalón buru izan dituen epaimahaiak bi aipamen eman dizkie Eli Garmendia eta Izaskun Luengas argazkilariei. Orkolagak, bere aldetik, "Plaketak" lana definitzeko orduan, doluari buruzko lana dela adierazi du. Zelan igaro dolua oroitzapen materialak eskura izan barik, barruko ariketa eginez, urruneko oroitzapenei ikusgaitasuna ematen ahaleginduz. Oroitzapen horiek marraztuz, argazkietan idatziz eta, horrela, eusteko leku berriak eraikiz. Denbora sekuentzia bat da, eta bertan, jatorrizko etxe horretara itzultzen eta zauri hori ixten saiatzen naiz".

Barakaldoko BAFFEST Argazki Jaialdiaren IV. Edizioa, lehiaketara aurkeztu diren 10 emakume argazkilarik parte hartuko duten "Gero eta garrantzi gehiago hartzen ari diren emakume argazkilarien Lehiaketak" eta Miren Pastor komisario duela, beste 6 emakume argazkilariren fokuen bitartez "Zein da nire lekua?" gaiari buruzko gogoeta egingo duen "Sekzio Nagusiak" osatuko dute. 16 emakume argazkilariek udalerriko kaleak hartu zituzten joan den maiatzaren 6an, maiatzaren 31ra arte, proposamen anitzekin.

"Sekzio Nagusiko" 6 partaideak hauek dira: Laura C. Vela, Bernardita Morello eta Carol Caicedo, Miren Pastor komisario dela; Ura Iturralde, "Gero eta garrantzi gehiago hartzen ari diren emakume argazkilarien 2018ko Lehiaketaren" irabazlea (bere erakusketa urtarrilaren 24an aurkeztu zen); Cris P. Lareo; eta Victoria Adame.

"Gero eta garrantzi gehiago hartzen ari diren euskal emakume argazkilarien Lehiaketaren" 10 finalistak hauek dira: Aitziber Orkolaga, Eider Moreno, Eli Garmendia, Esther Camacho, Izaskun Luengas, Lola Guerricaechebarria, Miriam Prado, Oihana Garitano, Reyes Sedano eta Rocío López. Aurtengo Jaialdiak 50 proposamen baino gehiago jaso ditu.

Erakusketa guneak hauek dira:

  • Bide Onera plaza ("Sekzio nagusia", 3 artista)
  • Foruen Pasealekua ("Gero eta garrantzi gehiago hartzen ari diren euskal emakume argazkilarien Lehiaketa", 10 artista)
  • Hizkuntza Eskola (Ura Iturralde)
  • San Bizente parkea, San Eloy ospitalearen aurrean (Cris P. Lareo)