BILBO. Santurtziko film laburren VII. Santurzine Jaialdiak izena emateko deialdia ireki du.Bost atala izango dira jaialdian: Santurtzi, Estatu mailakoa, Euskal Pantailak eta Ibiltariak. Santurtzi atalerako epea irailaren 5ean itxiko da, gainontzekoena, ordea, abuztuaren 5ean. Lan guztiak Movibeta eta Click for Festivals plataformen bidez eta seleccion@santurzine.es posta elektronikoaren bidez aurkez daitezke.

Aurreko urteetan bezala, lanen baldintzak ber-berak izango dira. Santurtzi atalerako film laburrak 15 minututik beherakoak izan behar dira eta, gutxienez, herrian grabatutako plano bat izan behar dute. Estatu mailakoan, 2018ko urtarrilaren 1era arte estatu osoan filmatutako lanak aurkeztu ahal izango dira; Euskal Pantailak atalean, berriz, Euskal Herrian egindako edozein ikus-entzunezko lan aurkeztu ahal izango dira.

Ibiltariak atalari dagokionez, zeinaAmnesty International erakundearekin batera gauzatzen baita, aurtengo gaia honako hau izango da: sexu-indarkeria eta bere alderdiak.

Oinarriak eta sariak, zeinak 2.700 euro artekoak izango baitira, dagoeneko ikusgai daude jaialdiaren webgunean.

Santurzine 2018

Film laburren Santurzine VI. Jaialdian, irailaren 28tik urriaren 20ra bitartean burututakoa bera, 35 lan proiektatu ziren lau ataletan. 583 lan jaso ziren mundu osotik.