Urtero bezala, Getxoko Udalak inbertsio handia egin du aurten ere bai, Getxo Kirolak erakundearen bidez, tokiko kirol-talde eta kirolariei bideratutako dirulaguntzak eskaintzeko.

Guztira 675.000€ baino pixka bat gehiago banatu dira klubetara eta banakako kirolariengana zuzendutako laguntzetan, haien txapelketa jardueretarako eta 232.000€ kirol oinarriaren garapenerako.

Txapelketa kirolari dagokionez, zenbateko nagusienen hartzaileak izan dira Arenas Club (84.000€), Getxo Rugby Taldea (74.999,85€), Club Baloncesto Getxo (70.000€), Club Balonmano Romo (49.999,77€), Club Atletismo Getxo (49.000,32€), Getxo Igeriketa (45.000€), C.D Getxo (27.000,12€), Bizkerre F.T. (38.999,60€), Punta Galea Txirrindulari Elkartea (32.000€), Jose Luis Ugarte Bela Eskola (20.000€), Getxoko Euskal Pilota Taldea (18.999,90€), C.D.F. Artaromo Getxo (18.000,30€), Getxoko Aixerrota Boleibol K.T. (18.000€) eta Raspas del Embarcadero Arraun Elkartea (18.000€).

Kirol oinarria sustatzeko diru-laguntzak honako moduan banatu dira: Getxo Futbola Fundazioa (88.999,88€), Arenas/Romo F.C. (65.000,06€), Club Balonmano Romo (25.429,97€), Getxo Arraun (21.705,20€), Getxo Rugby Taldea (20.000,80€) eta Getxoko Euskal Pilota Taldea (10.999,85€).

Gogoan izan aurten Getxo Kirolak-ek guztira 1.236.000€-ko diru-laguntzak banatuko dituela udalerriko klub eta kirolarien artean. Beraz, laster ebatziko dira gainerako laguntza-lerroak; horien artean nabarmentzekoak dira bideratu direnak Ospakizunen antolamendura (225.830€) hala nola Bertako kiroletara (40.000€), Kirol femeninoaren sustapenera (25.000€), Txapelketa aurreikusi gabetara (22.830€), Muturreko kirol modalitatetako kirolariengana (1.000€) eta Udalerriko jaietarako kirol jardueretara (500€).