Getxoko Udalak inbertsio handia egitea erabaki du Romon kokatuta dauden tutoretzapeko bi apartametu birmoldatzeko. Horretarako, Udalak 30.000 euroko aurrekontua bideratuko du. Kantitate horretatik 22.000 euro Getxo Ekinez proiektutik jasoko dira. Bi apartamentu horiek Romoko Luis López Oses kaleko 3. zenbakian daude kokatuta, konkretuki.

Bi apartamentuak hutsik geratu ondoren eraberritu eta egokituko dira, 2007an inauguratu zirenetik okupatuta egon ondoren, eta berriro okupatu aurretik. Horietan igeltserotza, iturgintza, elektrizitatea eta sukalde, komun eta altzariez hornitzeko lanak egingo dira.

Apartamentuak etxebizitza autonomoak dira, pertsona bakarrarentzat eta/edo bi lagunentzat, I. graduko mendekotasun-egoeran dauden adinekoentzat. “Helburuak dira erabiltzaileek komunitate-ingurunean jarraitzea erraztea, beren autonomia-maila hobetzea, isolamendu-egoerak saihestea eta segurtasun-sentimendua erraztea. Lan horiekin eta aurretik egindako azkenekin udal parkeko hiru berriztu ditugu”, adierazi du Carmen Díaz, Gizarte Kohesioko zinegotziak.

Apartamentuek logela bikoitza, bainugela egokitua eta sukalde-egongela dituzte. Etxetresna elektrikoak eta eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak egiteko altzari funtzionalak dituzte.

BERROGEITA BAT PERTSONA BIZI DIRA APARTAMENTUETAN

Berritu beharreko apartamentuak Luis Lopez Oses kalean dauden 28 pertsonetatik bi dira. Une honetan, bi horiez gain, beste bat ere prest dago, jendea sartzearen zain. Bestalde, Udalak beste 11 apartamentu ditu Algortako Juan Bautista Zabala kalean, eta 14 pertsona bizi dira bertan.