GETXO. Getxoko Udalak udalerriko kaleetan dauden arratoiak hiltzeko kanpaina trinko berri bat jarriko du martxan. Urteko lehena izango da, eta astelehen honetatik hasi, martxoak 1, eta hilaren 12ra arte luzatuko da.

“Aurrez aurreko” tratamendua da, tratamendu trinkoa, orokorra eta aldi berekoa, eta honako egun hauetan eta Getxoko honako toki hauetan egingo da:

  • Martxoak 1: Areeta aldea.
  • Martxoak 2: Romo-Zugazarte aldea.
  • Martxoak 3: Neguriko goiko aldea (metroko trenbidetik Ereaga hondartzaraino).
  • Martxoak 4: Neguriko beheko aldea (metroko trenbidetik Gobela ibairaino).
  • Martxoak 5: Arrigunaga eta inguruak.
  • Martxoak 8: Algortako goiko aldea.
  • Martxoak 9: Bidezabal-Ollarretxe gunea.
  • Martxoak 10: Algortako beheko aldea.
  • Martxoak 11 eta 12: Andra Mari auzoa.

Animalia horiek hobeto kontrolatzeko eta tratamendua guztiz eraginkorra izan dadin, Udalak herritarren laguntza eskatzen du beste behin, honako jarraibide hauei jarraituz: ez elikatu kaleko animaliak (katuak, hegaztiak …), ez utzi janari arrastorik bide publikoan, erabili paperontziak eta bota zaborrak 20:00etatik 22:00etara.

Halaber, tratamendu horiek saneamendu-sareak, hustubide eta kanalizazio elektrikoetan egiten direnez gero, jabe-erkidego pribatuei gomendatzen zaie beren lorategietako eta barruko edo komunitateko patioetako arratoiak hiltzeko mantentze-zerbitzuak kontratatuta edukitzea, tratamenduak ere eraginkorragoak izan daitezen.

Azkenik, Getxoko Udalak adierazi du erabiltzen diren produktuak horrelako tratamenduetarako baimendutakoak direla eta inoiz ez direla pertsonak edo animaliak hel daitezkeen lekuetan jartzen, pozoitzea eragozteko.