GETXO. Getxoko Udalak eta Athletic Club Fundazioak eskutik joango dira hurrengo urteetan. Gaur goizean, otsailak 23, bi erakundeek lankidetza-akordio bat sinatu dute Ibaiganen. Hitzarmen honi esker, eskuinaldeko udalerrian gizarte, ingurumen, prestakuntza, kirol eta kultur ekintzak garatuko dira.

Bestalde, hitzarmenak barne hartzen du Getxo ongizate komunarekin eta Garapen Jasangarriko Helburuekin lotutako Fundazioaren proiektuekin atxikitzeko aukera.

Amaia Agirre Getxoko alkateak, Álvaro González Kiroletako zinegotziak, Aitor Elizegi Athletic Clubeko presidenteak eta Jon Vázquez Eguskiza Fundazioko zuzendari nagusiak hitzarmena berretsi dute zeinekin Getxo, Bizkaiko beste udalerri batzuekin batera, ongile bihurtzen den, Fundazioaren konpromisoak bere gain hartuz.

Horrela, udalerriko biztanleriak prestakuntza proiektu ezberdinen onuraz gozatu ahal izango du: aisialdiko monitore eta kirolari gazteengana zuzendutako espezializazio ikastaroak, lantzeko, besteren artean, adingabeen babes integrala, psikologia eta nutrizioa kirolaren arloan eta hirugarren adinerako ergonomia. Gainera, udalerriak kirol ospakizunak hartu ahal izango ditu, esaterako hondartzako futbol torneo bat, eta Fundazioaren programazioa osatzen duten kultur ekintzak, zeinen artean nagusitzen diren irakurketa tailerrak, Thinking Football jaialdiko filmen emanaldia eta Letrak eta Futbola jaialdia.

Erakunde bietako lerro estrategiko ugari bat datozenez, bereziki biztanleria osoaren gizarte inklusioa, elkartasunaren sustapena, balioekiko sentsibilizazioa hiri hezitzailearen ardatz modura eta biztanleria aktibo bat kultura, kirol eta aisialdi osasuntsuaren bidez indartzea sustatzearekin zerikusia duten haiek, Udala eta Fundazioa Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko elkarteen onurarako beste zeharkako kolaborazio bide batzuk ustiatzen ari dira.