GETXO. Koronabirusaren pandemiaren krisialdiak merkataritza eta ostalaritzako saltokietan eragindako kalte ekonomikoak gutxitzeko asmoz, herriko merkataritza sustatuz, Getxoko Udalak erabaki egin du GetxoBono 2020 kanpaina urtarrilaren 5era arte luzatzea.
Oraingo honetan, 40 euroko bono-kopurua handitu da, eta txartel bakoitzeko bono-kopuru mugagabea eskuratu ahal izango da (erosketa bakoitzean gehienez ere lau bonu erabiltzeko baldintzari eutsiko zaio). Aldaketak datorren astelehenetik aurrera, hilak 19, egongo dira indarrean.
Kanpaina osoan, 1.720.000 euroko bonoak jarri dira martxan azkenean. Ohikoa denez, 40€-koek 50€-ko kontsumoak egiteko balio dute eta 20€-koek 25koak. Kanpainaren baldintza berriak Getxon planak egiten dituzten merkataritza, ostalaritza eta enpresetako mahaiekin adostu dira.
Covid-19aren pandemiak ekonomian eragin dituen ondorioak direla eta negozioek dituzten gorabeherak ikusita, ekainaren 25ean jarri zen abian GetxoBonoaren kanpaina, aurreko urteetako bonoena baino bolumen nahiko handiagoarekin, iraupen handiagoarekin eta zenbateko desberdinekin.
"Berton erosi!" goiburu pean, 20 euroko 41.280 bonu eta 40 euroko 13.760 bonu jarri ziren salgai. Onespen handieneko bonuak 40 eurokoak direnez, 10.320 gehiago plazaratu dira, eta 2020ko kanpaina honetan, guztira, 24.080 dira. 20€-koak, berriz, erdira murrizten dira, 20.640, orain arte eskuratutakoak gutxiago izan direla kontuan hartuta.
Getxoko establezimenduetan kontsumituz saltokiak, ostalaritza eta enpresak berraktibatzen lagundu nahi dutenek bonuak hemen eros ditzakete: Kutxabanken webgunean (bonuak etxean inprimatuta) edo zuzenean Kutxabanken kutxazainetan eskuratu ahal izango dira, edozein kreditu- edo zordunketa-txartel erabiliz.
Bonuak kontsumitu ahal izango dira txikizkako merkataritzan, ostalaritzan edarien kontsumo ez-esklusiboetarako, ile-apaindegietan, edertasun-aretoetan eta Getxo 2020 Planetan beren zerbitzuak eskaintzen dituzten aisialdiko enpresetan.