GETXO. Bihar, hilak 16, ostirala, arratsaldeko 19:00etan, Romoko Kultur Etxeak 'Festival Internacional de Cine Invisible, Film Sozialak' izeneko eta KCD Gobernuz Kanpoko Erakundeak antolatutako jaialdiaren hamabigarren edizioa jasoko du. Datorren astetik aurrera, Aixerrotako eta Romo-Artazako institutuek jaialdi hau hartuko dute baita ere.

Jaialdiak zinema anitza eta merkataritza-zirkuituetatik baztertzen dituzten tokiko istorioak eta istorio globalak eskaintzen dituen Jaialdiaren gaiak giza eskubide, genero berdintasuna, kulturartekotasuna eta garapen jasangarria dira. Helburuen artean daude ikus-entzule kritiko eta gogoeta zale sustatzea, eta errealitatea eta harreman zuzenak eta solidarioak sortzearen aldeko apustua egitea, Nazio Batuek 2030erako proposatutako Garapen Iraunkorrerako 17 helburuak lortzera lagunduko dutenak.

Aurten Jaialdiak 46 herrialdetatik heldutako 84 pelikula eskainiko ditu egoitza nagusian (Bilboko Azkuna Zentroan) eta Euskadiko hainbat udalerritan. Urriaren 26tik 30era saritutako pelikulak www.filmsozialakstreaming.org helbidean ikusi ahal izango dira.

PROIEKZIOAK GETXON

Romo Kultur Etxean Mateoren ama (Euskal Herria) laburmetraia eta, La historia de todas nosotras (Euskal Herria), Cho Ukayib´al (Guatemala) eta Aux Impossibles Imminents (Togo) dokumentalak proiektatuko dira. Saio horretan hurrengoek parte hartuko dute: Lolita Chavez, emakumeen giza eskubideen aktibista eta erbesteratutako lider guatemaldarrak; Itxaso Díaz getxotarra, La historia de todas nosotras dokumentalaren zuzendariak, eta Carlos Vazquez, jaialdiaren zuzendariak.

Sarrera doakoa izango da, aretoa bete arte. Jende kopuru gutxiago sartu ahal izango da, egun indarrean dauden osasun neurriak direla eta.

Bestalde, hurrengo egunetan Aixerrota eta Romo-Artaza institutuetan proiekzioen bilduma bat eta tailerrak izango dira. Ekimena DBHko laugarren mailako eta Batxilergoko lehenengo mailako 1000 bat ikaslerengana helduko da.