GETXO. Koronabirusaren pandemiak eragindako krisialdi ekonomikoak herrietako merkataritzari eragin dio batik bat. Hori dela eta, Getxoko Udaleko Sustapen Ekonomikorako Sailak tokiko merkataritza sustatzeko kanpaina abiaraztea erabaki du, 'Getxoko merkataritza beti zurekin' izenekoa. Aurten, urtero martxoan eta irailean egiten den Izakinen Amaierako Merkatua ordezkatuko du ekimen honek, koronabirusa dela eta bertan behera geratu behar izan baita.

Izakinen Amaierako Merkatuak beti erakarri ditu udalerriko bisitariak eta bizilagunak pagotxa bila, eta zaila denez bermatzea eta hartzea egoera berriak ezarritako segurtasun-neurri eta gomendio guztiak, eta joan den uztailean Komertzio Mahai-kideekin kontrastatu ondoren, hura bertan behera uztea erabaki da.

HEDAPEN KANPAINA

Kanpainaren helburua da "guztion artean zaintzeaz gain, herritarrei gogoraraztea udalerriko saltokiak hor daudela eta bertan erosten jarrai daitekeela, horretarako erosketa-giro segurua emateko higiene- eta osasun-neurri guztiak hartu baitira", Iñigo Urkitza Sustapen Ekonomikorako zinegotziak adierazi duenez.

Saltoki eta interes guneetan kanpainari buruzko informazio-kartelak jarriko dira, QR kode batez, parte-hartzaileen zerrenda eta helbidea deskargatzeko eta

Getxoberrin gehigarri berezi bat argitaratuko da -bertan saltokien zerrenda, argazkiak eta datuak agertuko dira, erosketa-kategorien arabera antolatuta -. Publizitatea kontratatuko da hainbat gune eta hedabidetan eta bideo batzuk ere egingo dira sare sozialetan zabaltzeko, edizio honetako lelo berriarekin: "Getxoko merkataritza beti zurekin".