Euren egoera jakiteko

65 urtetik gorako herritarrei dei egin die Getxoko Udalak

14.04.2020 | 18:42

GETXO. Adineko pertsonak koronabirusaren aurrean kolektiborik zaurgarrienak dira. Bakarrik bizi diren pertsona nagusi asko euren etxeetan isolaturik geratu dira konfinamendu garai honetan. Horregatik, adineko herritarren egoera eta beharrizanak jakiteko, Getxoko Udalak ekimen berezi bat abiarazi du. Ekimen horren bitartez, 65 urtetik gorako herritarrei dei egin diete, lehen eskutik jakiteko nola daramaten konfinamendua eta zer edo zer behar duten.

Telefono deiak 09: 00etatik 18: 00etara egiten dira. 10.000 bat dei egingo dira bakarrik edo 65 urtetik gorako beste pertsona batekin batera bizi diren 65 urtetik gorako pertsonei. Deiak barrutika antolatzen ari dira, eta deia egiten duenak deitu beharreko pertsonaren izena, bi abizen, jaioteguna (adina), helbidea eta telefonoa ditu. Pertsona horrek udaletxetik deitzen duela adieraziko du beti, eta deiaren xedea modu atseginean eta hurbilean azalduko du ("Egoera berezi horren aurrean, jakin nahi genuke ea ondo moldatzen zaren eta ea laguntza motaren bat behar duzun").

Jarraian, etxetik ezin ateratzera nola egokitzen diren galdetuko da, eta baita eguneko oinarrizko premiak betetzeko laguntza-sarerik duten, laguntzarik behar duten, zertan €ere. Deia jasotzen duen pertsonak ez badu erantzun nahi edo ez badu esaten duena jasota utzi nahi, ez dela daturik jasoko adieraziko zaio. Azkenik, emandako denbora eskertu ondoren, edozein kontutarako Getxoko Udalarekin harremanetan jarri behar izanez gero, 010 zenbakira deitu dezakeela azaltzen da.

Dei horien bidez, adineko pertsonen egoerari buruzko informazioa jaso daiteke, batez ere normalean udal-zerbitzu edo -programekin zerikusirik ez dutenena; izan ere, gainerakoekin konfinamenduaren hasieratik udala harremanetan egon eta lan egin ahal izan da egoera arazotsuenei irtenbideak bilatzeko. Ekimenari esker, kasu askotan bizitzen ari diren bakardadea nola eramaten ari diren ezagutu ahal izango da, laguntza-sarerik duten, egoera psikologikoa eta emozionala duten, eta zer premia mota dituzten, irtenbide bat bideratu ahal izateko.

noticias de deia