BILBO. Getxoko Udalak horretarako 150.000 euroko zenbatekoa onartu du oraingoan.

Diru-laguntzak eskuratu ahal izango dituzte gutxienez 2019ko urtarrilaren 1etik erroldatuta dauden herritarrek. Era berean, antzinatasun berean eskolatutako eta erroldatutako seme-alabak izan behar dituzte, haur hezkuntzako bigarren ziklotik (hiru urte) DBH mailara arte barne, eta familia unitatearen 2018ko baliabide ekonomikoek ez dituzte ezarritako mugak gainditu behar izango. Elkarbizitza unitateak 250€ jaso ahal izango ditu gehienez (60€ seme-alaba bakoitzeko Haur eta Lehen Hezkuntzetan, eta 100€ Bigarren Hezkuntzan).

Agiriak

Inprimakiak HAB-Herritarren Arretarako bulegotan eta legeak aurreikusitako tokietan aurkeztu behar dira.

Eskaerarekin batera hurrengoak aurkeztu behar dira:

1. Eskatzailearen NANaren fotokopia.

2. Familia-liburua. Eduki ezean, eskatzaileak adingabekoarekin duen ahaidetasun-lotura egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu ahal izango du, eta bertan adierazi beharko dira bai zein seme edo alabarentzat eskatzen den diru-laguntza bai bere datuak ere.

3. Semearen edo alabaren ikastetxearen ziurtagiria, ikaslearen izena eta zein mailatan eta hizkuntz-eredutan matrikulatuta dagoen adieraziz.

4. Herri Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean dituela jasotzen duen erantzukizunpeko adierazpena (I eranskinaren barnean).