BILBO. J80ko Munduko Bela Txapelketaren inguruan jarduerak izango dira Getxon uztailaren 13tik 20ra. Herri-estropadak, haurrentzako jarduerak, lantegiak, zuzeneko musika eta bela-nabigaziorako hastapenarekin lotutako proposamenak izango dira. R. C. Marítimo del Abra-R.S.C.-k, Getxoko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak indarrak batu dituzte egitaraua osatzeko.

Getxon egingo den J80ko Munduko Txapelketaren bueltan, herritarrentzako hainbat jarduera paralelo antolatu dira, familia osoari zuzendutakoak. Bela nabigazioaren hastapenekin lotutako proposamenak egongo dira, baita ingurumena zaintzearekin zerikusia dutenak eta ur-kirolak praktikatzeak lurraldeari ekarri ahal dizkion onurez kontzientziatzera bideratutakoak ere.

Txapelketan, Real Club Marítimo del Abra-Real Sporting Clubek antolatua Getxoko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesaz, ehun ontzi inguruk parte hartuko dute, eta bostehun bat estropadalarik, honako herrialde hauetatik etorritakoak, besteak beste: Ingalaterra, Frantzia, Irlanda, Alemania, Belgika, Kanada, Errusia eta Ameriketako Estatu Batuak. J80 kategoriako nazioarteko estropadalaririk onenak izango dira, eta hemengoen ordezkaritza zabala ere egongo da.

Haurrentzako jarduerak, herri-estropadak, lantegiak, zuzeneko musika eta bela-nabigaziorako hastapenarekin lotutako proposamenak dira, beste askoren artean, lehen mailako kirol txapelketa honen inguruan prestatu den egitarau paraleloa osatzen dutenak; Getxon antolatuko dira hile honetako datozen egunetan Getxon.

Haurrentzako jarduerak, dohainik

Jarduera paraleloen egitarau zabalaren barruan, askotariko doako proposamenak aurki ditzakegu haurrentzat. Alde batetik, uztailaren 13tik 17ra, ‘Sail A Future’ egingo da, Hetty Van der Linden margolari holandar ezagunak zuzendutako haurrentzako jarduera. Paint A Future Gobernuz Kanpoko Erakunde horren sortzailearen jardueraren bidez, haurrak ingurumenaz zaindu beharraz jabearazi nahi dira. Beren beregi ekitaldi honetarako birziklaturiko beletan margotuko dute, euren ametsak mundu hobea izateko desira onak agerraraz ditzaten. Dagoeneko munduko bazter guztietako 1.000 haurrek baino gehiagok hartu dute parte ekimenean.

Bestalde, BelaKlubaren eskutik, 13an eta 14an, jarduerak izango dira eskalara eginiko irrati kontrol bidezko ontziekin nabigatzen ikasteko, eta 15etik 19ra, 8-15 urteko umeentzako bela tailerrak eskainiko ditu Pakea Getxo Eskolak.

Herri-estropada, musika eta belarako hastapena

Egitarauaren jarduerarik handizaleenetako bat Rock & Sail herri-estropada da, bela nabigazio zaleen eta esperientziarik gabeko pertsonen arteko topaketa sustatzeko. Hilaren 13an izango da, larunbata, 10:00etatik 15:00etara. Irteera Getxoko Kirol Portuan izango da. 13tik 21era, askotariko doako musika eskaintza ere izango da artisten kontzertuekin hala nola Sultans Of Swing (Dire Straitsen tributurako taldea, Real Club Marítimo del Abra-Real Sporting Cluben ontziralekuan arituko duen lehena, zeren lehen aldiz irekiko baita herritar guztientzat), edo Getxoko Urgatz, Lorelei Green, D’Capricho, Blue Bird eta Mississippi Queen & The Wet Dogs taldeak (azken bi horiek Getxoko 31. Nazioarteko Blues Jaialdiaren baitan).

J80 Munduko Txapelketaren baitan, nahi dutenek lehen harremana izan dezakete belarekin, nabigatzeko irtenaldian. Programaturiko irtenaldia ordubetekoa izango da hilaren 14an, igandean, pertsonako 5€ bakarrik ordainduta (bildutako dirua Paint A Future GKEri emango zaio). Horrez gain, bisita gidatuak izango dira J80ko Munduko Txapelketako ontzietara (15etik 18ra), belari buruzko solasaldiak (15, 16 eta 19an), pintxo-potea fanzone-n (13tik 18ra), hondakin-bilketak Arrigunagan (13an) eta merkatu nautikoa (15etik 27ra).

Azkenik, ordaintzekoak diren uretako jardueren eskaintza zabala jarriko du Getxok nahi duenaren eskura hala nola urpean igeri egiteko irtenaldiak, ilunabarrak edo Galeako itsaslabarrak belaontzi batetik, itsasaldia El Abra belaontzian edo motordun ontzian edo pintxoak Tours ontzian.