BILBO. Getxoko hotelen okupazioa azken urteetako onena izan zen iaz, turismo bulegoko balantzearen arabera. Pertsonako batez besteko gastua eguneko 83 eurokoa izan zen euskal kostaldean (Getxo ere multzo horretan sartzen da).

Ostatu-gauen kopurua (77.903) % 10 igo zen, hotelen okupazioa handiagoa (% 75,01) eta ostatu-etxeetakoa iazkoaren antzekoa (% 79,33) izan ziren eta. Hotel-establezimenduetako batez besteko egonaldia 2,26 egunetik 2,6 ra igo zen. Hortaz, Getxok Bizkaia (1,95) eta Euskadi (1,97) gainditu ditu. Ostatu-etxeetan, aldiz, 2,65 egunetik 2,37 ra jaitsi zen

Ibiltur-Aisia 2016-2017 txostenaren arabera, 2018an gastu turistikoa 11,2 milioi eurora igo zela kalkulatzen da, oinarri hartuta pertsonako batez besteko gastua eguneko 83 eurokoa izan zela euskal kostaldean (Getxo ere multzo horretan sartzen da). Bada, horri 4.475.000 euroko eragin ekonomiko zuzena gehitu behar zaio, ia-ia 2017ko zenbateko bera. Hori guztia ostatu enpresek, Bizkaia Zubiko oinezkoentzako pasabideak, Getxo Aquariumek, Bote Toursek eta turismo bulegoko erreserba zerbitzuak emandako datuen arabera.

DATUAK

135.540 turista eta bisitarik jaso zuten arreta horretarako prestatutako instalazio eta baliabide turistikoetan. Honako hauek dira: turismo bulegoak, Bizkaia Zubiko oinezkoentzako pasabidea, Getxo Aquarium, Taxi Tour eta gurutzaontzien terminala. Turisten bolumena (bizkaitarrak eta getxotarrak kontuan hartu gabe) % 78,68koa izan zen; hala, 2017koa (% 76,83) gainditu zen. Udako hiruhilekoko portaerari esker, Turismo Bulegoa martxan jarri zenetik turisten urteko ehunekorik handiena lortu da berriz ere 2018an. Horrez gain, Turismoko zinegotzi den Irantzu Uriartek adierazi duen moduan, “2018an zehar hobekuntzarako joera antzeman da urtarokotasunari dagokionez; hala, turismoa modu proportzionalean igo da urteko lehenengo eta laugarren hiruhilekoetan. Horrek argi erakusten du mantendu nahi dugun jasangarritasuna; masifikazioaren eta kontzentrazioaren aurrean oreka lortzeko lanean dihardugu”.

Jatorriei dagokienean, atzerriko turismoa (% 29,69) % 20 igo zen (13.624); bada, orain arteko errekorra izan da. Hala ere, estatuko hainbat lekutatik etorritako turisten taldea izan zen handiena, 21.045 (% 46) izan ziren eta.

Turismo bulegoan egindako erreserba eta kontsultei dagokienez, 2018an 129.021 (% 10 gehiago) erregistratu ziren. Gehien eskatutakoak honako hauek izan ziren: plano eta mapa turistikoak, interes turistikoko lekuak, garraioak, eskuorriak eta enogastronomia. Getxori buruzko kontsulta zehatzak 84.814 (% 60 gehiago) izan ziren, eta Bizkaia Zubiari, Portu Zaharrari eta Galeari buruzko informazioa izan zen gehien eskatutakoa.

Produktu eta zerbitzu turistikoen erreserba zerbitzuak 2.820 bezerori eman zion arreta (% 4 gehiago), eta 58.000 euroko (% 35 gehiago) diru sarrerak eragin zituen.