Ermuko Udalak iragarri du Berdintasunaren Udal Kontseilua datorren asteazkenean, urtarrilak 19, itzuliko dela jarduerara. Zehazki, Gabonetako oporren etenaldiaren eta urte berriaren hasieraren osteko lehen bilerarako, organo horretan parte hartu ohi duten elkarteak eta emakumeak deitu dira. Beatriz Gámiz zinegotziak jakinarazi duenez, Kontseiluaren bileretan modu egonkorrean parte hartzeko gonbita egiten zaie, modu pertsonalean edo berdintasunaren arloko tokiko elkarteren baten izenean.

Urteko lehenengo ohiko bilkura asteazkenean izango da, urtarrilak 19, 17:00etatik 19:00etara, Emakumeen Topalekuan. Proposatutako eguneko gai-zerrenda honakoa da:

2021eko Beldur Barik eta A25 programen balorazioa

2022ko Agenda. Emakumeen agendaren ale bana banatuko zaie Kontseiluko parte-hartzaileei.

Jabekuntza Eskola. Ikastaro eta jarduera programa berriaren inguruko informazioa eskainiko da. Izen-emate epea zabalik dago.

2022ko martxoak 8. Programa antolatuko da guztion artean.

Partaideek bilerako gai-zerrendan beste puntu bat sartzea proposatu nahi badute, Ermuko Udaleko Berdintasun Sailarekin harremanetan jarri beharko dute, Emakumeen Topalekuan. Era berean, eta antolaketa hobetze aldera, bileran parte hartzeko nahia iragartzea komeni da 943 17 10 30 telefono zenbakira deituta.

Normalean hilean bilera bakarra egiten den arren, urtarrilaren 26an 17:00etan ezohiko deialdia izango da indarkeria matxistei arreta hobetzeko erakundeen arteko jarduera eta koordinaziorako tokiko II Protokoloaren zirriborroa aurkezteko. Berriki amaitu da dokumentuaren idazketa prozesua, eta bilera horretan, testua aldatzeko edota hobetzeko proposamenak egiteko aukera izango da.